Ana səhifə

Egilea: alberto ruiz


Yüklə 4.08 Mb.
səhifə6/6
tarix25.06.2016
ölçüsü4.08 Mb.
1   2   3   4   5   6

Sarrera


Paisaiaren kudeaketa dela eta, zuen herrian duzuen paisaia ondo badago, ez kezkatu, baliteke-eta oso zaila izatea paisaia hondatuko lukeen jarduerarik abian jartzea. Baina gaizki badago, hasi kezkatzen: paisaia aldatuko duen edozein motatako giza jarduera jar dezakete martxan. Beraz, herri zikin eta itsusi batean bizi bazarete, ez duzue erremediorik: bertan kokatuko dizkizuete paisaia hondatzeko gai diren jarduera guztiak.

Gallartan (Bizkaia) bizi direnei, esaterako, gustatuko litzaieke aurreko paragrafoan esandako guztia aldatzea, baina oso zail izango dute. Hala ere, zerbait aldatzen hastekotan, itsu-itsuan ibili barik ondo informatuta egon beharko lukete gai honetaz. Horretarako, posibilitate asko daude. Horietariko bat da gai honetan emango zaizuen informazioa ikastea (ikastea gehiegizkoa bada, irakurtzearekin konformatuko gara), paisaia gehiago hondatzeko posibilitate errealak zein izan daitezkeen jakiteko. Aldi berean, aztertu beharko lukete (zenukete) zer egin daitekeen hondamendiak ekiditeko, eta lehengo mundu eta egoera berberera itzultzeko. Kupoa bezalako zerbait ordaindu beharko litzateke, eta gure ustez, zenbait herrik gehiegi ordaindu dute dagoeneko; beste batzuek, aldiz, zorte hobea izan dute, jakin ere ez baitakite paisaiaren hondamendia zer den, horrela segitzea espero duten bitartean.


Helburuak:

1. Ikasleek paisaiaren ezaugarriak ulertzea, bai eta haren osagaiak eta hauskortasun kontzeptua ere.

2. Ikasleak kontzientziatzea, paisaia inpaktuen kontra defendatzeko.

Lan banaketa:

Unitate honetan ere, guztiok batera egingo duzue lan. Begiratu CD-ROMeko 12. unitatean. Irakurri bertan topatuko dituzuen testuak, eta egin proposatzen zaizkizuen jarduerak. Horrela ulertuko duzue gai honi buruzko informazio gehiena. Horretaz aparte, egin hemen proposatzen dizkizuegun jarduerak.




    1. jarduera: Ados al zaudete CD-ROMeko 12. unitateko 31. orrialdean agertzen den informazioarekin? Bertan proposatzen eredua onartuz gero, non kokatuko lirateke zabortegi guztiak?




  1. jarduera: Zer egin dezakegu paisaiaren batekin degradatuta badago? Aukeratu zure herrian edo zure herritik gertu dagoen eremu degradatu bat, eta diseinatu nola berreskuratuko zenuketen.




  1. jarduera: Nahiz eta orain paisaia gehienak hondatuta egon, ziur gaude baduzuela zuen herrian bertan edo herritik gertu xarma berezia duen lekuren bat. Deskribatu leku hori, eta, batez ere, azaldu zerk liluratzen zaituzten horrenbeste.




  1. jarduera: Zer ezaugarri defendatuko zenukete txoko hori berezia dela nabarmentzeko?




  1. jarduera: Nola babestuko zenukete legeari dagokionez leku hori?




  1. jarduera: Pentsatu Guggenheim museo berri bat egin nahi dutela zuen herrian, eta, horretarako, eraikin handi samar bat egin behar dutela. Nolako eragina izango luke ekintza horrek ingurumenean? Bideragarria litzateke?



13. GAIA. ARAZO GLOBALAK: KUTSADURA ATMOSFERIKOAREN ONDORIOAK
Kutsadura atmosferikoaren gaian landu genituen gai honi ere dagozkion zenbait jarduera. Egin CD-ROMeko jarduerak; horrekin nahikoa duzue.

14. GAIA. INGURUMENA ETA GARAPENA

Sarrera:

Ikasle batek honelako zerbait esan dezake lasai asko: “Guk dena dakigu garapen jasangarriari buruz. Agenda 21 programan, behin joan ginen irteera batera, Gerente urtegira, eta den-dena ikasi genuen garapen jasangarriaz. Gainera, bideo bat ikusi genuen aztarna ekologikoari buruz, ez dakit zenbatgarren kurtsoan. Baina ez galdetu ezer, badaezpada ere”.

Ez izan horren sinple, eta pentsatu apur bat. Baliteke jende askoren ustez horrelako gauzak ez izatea oso interesgarriak; esaterako, zuen irakasle batzuen ustez, agian! Baina zuei ezinbestean interesatu behar zaizkizue; azken finean, zuek osatuko duzue agintean egongo den hurrengo belaunaldia, eta zuek erabaki behar duzue nola bizi nahi duzuen, edo hurrengo belaunaldiari zer-nolako planeta utziko diezuen, edo baita planeta bera suntsitu nahi duzuen ere. Interesatuko zaizue, bada, gai honetaz pixka bat jakitea, gure ustez. Horretaz aparte, ingurumen inpaktuari buruz ikasiko duzue zertxobait, eta ingurumen hezkuntzari buruz ere bai.
Helburuak:

1. Ikasleek ulertzea garapen jasangarria dela posiblea den garapen bakarra.

2. Ikasleak kontzientziatzea mundua globala eta biztanle guztiona dela, eta ingurumenean egiten diren inpaktuek guztiongan eragiten dutela.
Lan banaketa:

Gai honetan ere, ez duzue lan-banaketarik; beraz, guztiok batera egingo duzue lan.

Eta betikoa egingo duzue: ezer egin baino lehen, komeni zaizue CD-ROMeko 14. unitatea irakurtzea.
Jarduerak:

1. jarduera: Definitu zuen ustez zer diren garapen jasangarria eta bizi-kalitatea. Bigarren definizioa berdin antzekoa izango litzateke zuentzat edo Afrikako biztanle batentzat? Zergatik ez? Badu zentzurik desberdina izateak?


2. jarduera: Gure ekintzek mundu osoan dute eragina, ala ez? Bestela esanda: baduzue mundu globalaren kontzientziarik, ala ez? Zergatik?
3. jarduera: Zuen ustez, beharko lukete ekintza guztiek Ingurumenaren Inpaktuaren Ebaluazioa?
4. jarduera: Zuen ustez, ondo al dago egitaratuta mekanismoa Ingurumenaren Inpaktuaren Ebaluazioaren kasurako, ala beste mekanismoren bat egon beharko litzateke tartean, arartekoa bezalakoren bat?
5. jarduera: Zuen ustez, egon behar dira gune babestuak? Ala interesgarriagoa izango litzateke gune horietan inbertitzen diren baliabideak EAEko lurralde osoan zabaltzea?
6. jarduera: Ingurumen-hezkuntzak, eskolaren eskuetan egon behar du, ala eskolatik independentea izan behar luke?


  1. jarduera: Lortzen al da ezer Agenda 21 programakoak bezalako ekintzetan?




  1. jarduera: Ezagutzen al duzue eskolatik kanpo zuen herrian egiten diren jarduerak programa horren barruan?



15. GAIA: JARDUERA EKONOMIKOAK INGURUMENEAN IZAN DITZAKEEN INPAKTUEN AZTERKETA
Espezifikoa denez, ez duzue gehiago landuko. Egin CD-ROMeko jarduerak.


1   2   3   4   5   6


Verilənlər bazası müəlliflik hüququ ilə müdafiə olunur ©atelim.com 2016
rəhbərliyinə müraciət