Ana səhifə

Egilea: alberto ruiz


Yüklə 4.08 Mb.
səhifə5/6
tarix25.06.2016
ölçüsü4.08 Mb.
1   2   3   4   5   6

8. unitatea: higadura eta basamortutzea


“Guk hemen ez dugu horrelako arazorik; beraz, beste arazoren bat ikertu beharko genuke”, pentsatuko du batek baino gehiagok. Ez izan horren sinple, eta egin gogoeta une batez. Bestela, aztertu CD-ROMean aurkituko dituzun zenbakiak. Gaiaren 31. orrialdeko zenbakien bidez kalkuluak eginez gero, muturreko higadura edo oso higadura altua ez da heltzen EAE osorako lurraldearen % 1-era. Baina higadura altuaren eta ertainaren kasuetan, % 58koa da EAEn eta % 33koa Nafarroan. Eta hori bada kezkatzeko modukoa, ezta?

Iker dezagun pixka bat gehiago! Ea zerbait asmatzen duzuen arazoa ekiditeko.



Helburuak


Ikasleak jabetzea arazo hau mundu osokoa izateaz gain gure ingurukoa ere badela.

Ikasleak bultzatzea, biztanle moduan, parke eta berdegune gehiago erreklamatzera aisialdirako guneak sortzeko eta higadura murrizteko.


Lan-banaketa

Lan hau betetzeko, bi talde egingo ditugu:



1. taldea (neurtzaileak): Higadura neurtuko dute zenbait adibideetan.

2. taldea (ebazleak): Konponbideak diseinatuko dituzte.
Ezertan hasi baino lehen, komeni da CD-ROMaren 2. atala irakurtzea.
Talde bakoitzaren jarduerak:

  1. taldearen (neurtzaileak) jarduerak:

    1. jarduera: Lehenengo eranskinean, mapa bat duzue. Mapa horretan, urtegi bat eta haren arroa ikusten dira. Demagun lurzoru mota berbera dagoela arroko leku guztietan. Zer lekutan izango litzateke higadurarik altuena: A-n, B-n ala C-n?



    1. jarduera: Demagun 1 l bakoitzeko 0,7 g sedimentu sartzen direla, eta sedimentu horren dentsitatea 1,2 kg/l-koa dela. Zenbat denboran mantenduko da urtegia dragatu gabe? (Eraiki zenean, sakonera berbera zegoen urtegi osoan: 10 m).

  1. jarduera: Zer egingo zenukete urtegiaren iraupena bikoizteko?

  2. jarduera: Zer erlazio dago antizikloiak sortzen direneko guneen (30º-ko latitudea) eta basamortuen artean?

  3. jarduera: Begiratu 31. orrialdeko taulan, eta konparatu Kantabriako, EAEko eta Errioxako datuak. Zeinetan dira datu horiek kezkagarrienak, euri-kantitatea kontuan izanik?

  4. jarduera: Bilatu zuen herriko mapa topografiko bat, eta kalkulatu mendi-hegal batzuen maldak. Kontuan hartu hiru tarte hauek:

% 0 - 10, % 10 - 30, > % 30.

2. taldearen (ebazleak) jarduerak:

1. jarduera: Barakaldon badago segurtasun-biltegi bat, eta aurkitzen duten lindano guztia bertan gordetzen da. Berreskuratu ahal izango da lurzoru hori, ala galdua da betiko? Ba al dago konpontzeko modurik? Egokia al da segurtasun-biltegi bat eraikitzea lindanoa gordetzeko?



Kontuan hartzekoa: Bilatu Interneten lindanoari eta Ihobe sozietate publikoari buruzko informazioa.

  1. jarduera: Lindanoak eragin dituen kalteak murrizteko, zoru guztia bildu eta segurtasun-biltegi batean zokoratu da; zuen ustez, egongo da modu berean tratatu behar den antzeko beste kutsatzailerik Euskal Herrian?

  2. jarduera: Euskal Herriko mendietan, suteak egoten dira batzuetan. Pinuak dauden eremu batean sute bat gertatu eta gero, segituan sartzen dituzte pinu gehiago? Bururatzen zaizue beste mota bateko tratamendurik zuhaitzak handiak izan arte lurra babesteko?

  3. jarduera: Mendietan, batez ere, pinudiak daude. Ezagutzen dituzue pinuak mozteko egiten diren lanak? Lan horietatik, zein uste duzue ez dela oso bateragarria lurzoruaren babesarekin? Zergatik?


9. GAIA: BIOSFERAREN DINAMIKA
Sarrera:

“Lurreko animaliarik garrantzizkoena gizakia da. Dena dago guretzat eginda; beraz, nahi ditugun aldaketa guztiak egin ditzakegu beldurrik gabe. Eta bidean espezieren bat galtzen bada, atsekabetu baino ezin gara egin: zorte txarra!”.

Horrela pentsatzen duzue benetan, ala ezagumen falta da? Bai, egia da gehiago jakin behar genukeela gauzak balioesteko, baina ez jakitea ezin da aitzakia izan zuzen ez jokatzeko. Ea, bada, goazen pixka bat gehiago ikastera benetan Lurraren biztanle arduratsu bihurtzeko!
Helburuak


  1. Ulertzea espezieei habitat batean bizitzeko baldintza jakin batzuk jartzen dizkiela ingurumenak, eta bertan garatzen diren espeziak leku horretan bizitzeko moldatuta daudela. Kontuan harturik hori lortzeko zenbait kasutan milaka eta milaka urte pasatzea izan dela beharrezkoa, ondorioztatzea ezin dugula inola ere onartu espezieak alferrik galtzea.

  2. Ikasleak ulertzea naturan bi estrategia daudela bizirik irauteko: r eta g estrategiak, ezberdinak baina baliagarriak bi-biak (datu edo grafiko soil batzuen bidez adieraz daitezke).

  3. Ikasleek ezagutzea Lurrean duden ekosistema nagusiak, eta haien balio nagusiak hobeto balioesteko.


Lana:

Kasu honetan, guztiok batera egingo duzue lan, ekosistemaren oinarrizko ezaugarriak ezagutuz espezie guztiak balioesteko, bai eta gizakiak ingurumenean egiten dituen esku-hartzeak ere.


Jarduerak:

  1. jarduera: Mundu osoko ekosistemei buruzko bi taula eraiki behar dituzue, funtsezko ezaugarriak kontuan hartuz, ekosistema bakoitzeko.


Kontuan hartzekoa: Bilatu Interneten ekosistema nagusiak.

  • eremu lehorretan: tundra, taiga, oihan epela, oihan mediterraneoa, belardiak, basamortua, sabana, ohian tropikal idorra eta euri-oihan tropikala

  • ura nagusi den eremuetan: itsaso zabala, arrezifeak, estuarioak, lakuak eta ibaiak




  1. jarduera: Atera zuen herriko hiru ekosistema desberdinetako argazkiak. Egin aurreko ariketakoaren antzeko taula bat, eta adierazi bertan leku horietako ezaugarriak.




  1. jarduera: Beheragoko datuak erabiliz, egin kalkulu-orri batean bi grafiko, urteetan espezien populazioak egiten duen joera deskribatzeko. Grafiko bakoitza zer motatako espezieri dagokio, r-ri ala k-ri?




  1. jarduera: Demagun lehengo taulako datuetan 2. urtean, gaixotasun bat dela eta, populazioaren kopurua erdira murrizten dela bi espezieetan. Zenbat urte pasatu beharko dira espezie bietan populazioa lehengo kopuruetara iristeko?




  1. jarduera: Eutsi al diezaioke r espezieak erakusten duen joerari betiko? Eta k espezieak bereari?




  1. jarduera: Ekosistema heldu batean –hau da, ekosisteman denbora asko pasatu bada eratu zenetik–, zer izaki topatuko genituzke gehien, r estrategak ala k estrategak? Zergatik?




  1. jarduera: Zerk izango luke efekturik txarrena edozein ekosistematan, k estrategiako elementu bat kentzeak ala r estratega batek?



  1. jarduera: Non topa dezakegu errazago r estratega bat, eraiki berriko errepide baten ezpondan ala baso heldu batean? Zergatik?




  1. jarduera: Aurreko jardueran, zuen erantzuna hau izan dela suposatzen da: r estratega gehiago daudela ezponda batean ekosistema heldu batean baino. Noiz pasako da horko komunitatean beste populazio bat, k ezaugarri dauzkana, dominatzera?




  1. jarduera: Erreparatu orain gure espezieari, gizakiari, eta zehazki gure populazioak EAEn izan duen joerari. Zer motatako espeziea gara? Zein izan da gure joera azken urte hauetan?


Kontuan hartzekoa: Sartu helbide honetan: http://www.eustat.es/document/datos/euskadi en cifras/02_euskadi_cifras_c.pdf. 10. orrialdeko 2.1 taulatik atera ditzakezue populazioaren parametroak, bai herrialdeka, bai eta EAE osorako ere.



  1. jarduera: Aztertu aurreko jardueraren “Kontuan hartzekoa” atalean aipatzen den lanaren datuak. Urte-segida osoa begiratuta, esperoko zenukete 80ko eta 90ko hamarkadetan erregistratu ziren migrazio-tasak negatiboak izatea –hau da, inmigrazioa egotea– EAEan?




  1. jarduera: Sartu web-orrialde honetan, eta ulertuko duzue zergatik aldatzen diren hainbeste hilkortasun- eta jaiotza-tasak diren lurralde batetik bestera:

http://es.wikipedia.org/wiki/Transici%C3%B3n_demogr%C3%A1fica

10. UNITATEA: GURE ALTXORRIK HANDIENA: BIOANIZTASUNA
Sarrera:

Zer dakigu naturaz? Zer dakigu materialez eta energiaz? Materialak baditugu, inerte guztiak aurkituak izan dira eta; gehien jota, sortu egin ditzakegu material berriak, materialak nahastuz edo horietarikoren bat eraldatuz. Energiaren kasua, antzekoa da; agian, zailagoa: badakigu zein izan litezkeen energia-iturri guztiak, baina ez dakigu haietako batzuk ustiatzen modu eraginkorrean.

Baina, animalia eta landareen kasuan, zein da egoera? Multzo handi bat ezagutzen da, baina, ba al dakizkigu haietatik atera ditzakegun baliabide guztiak? Ez: bizidun guztiak ez daude ustiatuta. Gainera, bizidunen kasuan, nahiz eta espezie berekoak izan, banako bakoitzak bere berezitasunak ditu. Hori dela eta, pertsona batzuek zenbait gaixotasun garatzen dituzte, eta beste batzuek ez. Oso baliotsua izan daiteke horrelako berezitasunen baten jabe izatea, eta kontserbatu egin behar da. Desberdina izatearen garrantzia erakusten du horrek. Beraz, ezin dugu inola ere onartu espezieak iraungitzea, edozein motatakoak direlarik ere. Amaitzeko, zaku berean sartu beharko genituzke barietateak eta ekosistemak: izan ere, paisaia aldatuz, heterogeneotasuna handitu egiten da, eta, hala, zenbait gaixotasun zabaltzea ere oztopa liteke, esaterako, hein batean baino ez bada ere.
Helburuak:


  1. Ikasleak bioaniztasunaren balioaz ohartaraztea, bai espeziearen barnekoaz, bai ekosistemen artekoaz.

  2. Ikasleak kritikoak izatea bioaniztasunaren murrizpenaren arazoaren aurrean, informazioa jasotzeko eta prozesatzeko orduan.


Lanaren banaketa:

Bi talde arduratuko dira lan honetaz.



1. taldeak teorikoak izena izango du.

2. taldeari, berriz, praktikoak izena emango diogu: arazoetarako irtenbideak proposatzen saiatuko dira.
1. taldearen jarduerak (teorikoak)

  1. jarduera: Ihesaren kasuan, zenbait gaixok ez du garatzen gaixotasuna. Zergatik ote?


Kontuan hartzekoa: Sartu –esaterako– web-orrialde honetan: http://www.24horas.com.pe/salud/1267116661.php.


  1. jarduera: Medikuntzaren historian, mugarria izan zen penizilina erabiltzen hastea botika gisa. Nola deskubritu zuen Fleming-ek penizilina?


Kontuan hartzekoa: Ez badakizue nola, sartu web-orrialde honetan eta topatuko duzue: http://es.wikipedia.org/wiki/Alexander_Fleming


  1. jarduera: Medikamentu berriak aurkitu behar dira, zenbait gaixotasun sendaezini (edo sendagaitzi) aurre egitekoak edo gaur egun erabiltzen ari garenak baino eraginkortasun handiagokoak. Medikamentu horiek bilatzeko, zer arakatzen ari dira ikerlariak ozeanoetan?


Kontuan hartzekoa: Sartu Interneten, eta nabigatu, ea zer topatzen duzuen. Web-orrialde hau har dezakezue erreferentzia gisa, gustuko zerbait topatu ezean:

http://www.barrameda.com.ar/noticias/fondomar.htm


  1. jarduera: Nola lortu ditu gizakiak orain arte landare eta espezie berriak?




  1. jarduera: Zuen ustez, beharrezkoak al dira genetikoki eraldatutako organismoak produktibitate altuagoko landareak eta animaliak lortzeko?


Kontuan hartzekoa: Sartu web-orrialde honetan informazio gehiago behar izanez gero:

http://es.wikipedia.org/wiki/Organismo_modificado_gen%C3%A9ticamente#Inconvenientes.



  1. jarduera: Komeni al da monolaboreak garatzea? Zein da haien alderdi txarra?




  1. jarduera: Transgenikoen kasuan, zeinen eskuetan geratzen da bai landareak ekoiztea bai herbizidak eta intsektizidak merkaturatzea?


Kontuan hartzekoa: Informazio gehiago behar izanez gero, bilatu 5. jardueran aipatu dugun helbidean, alderdi txarrak aipatzen diren tokian, “merkatuaren monopolizazioa eta nekazarien kontrola”.
2. taldearen jarduerak (praktikoak)

  1. jarduera: Demagun legebiltzarkideak zaretela, eta basoak monolabore bihurtzeko arriskua antzematen duzuela. Diseinatu hori saihesteko hartuko zenituzketen hiru neurri.




  1. jarduera: Zer ideia nagusi erabiliko zenituzkete arautzeko nola jarri bi sororen arteko mugak, bioaniztasuna areagotu dadin?




  1. jarduera: Espezie bat babesteko, zer neurri hartuko zenituzkete? Aipatu hiru neurri.


11. UNITATEA: ELIKATZEKO BALIABIDEAK
Sarrera

Munduan, jende askok pasatzen du gosea. Horren aurrean, bi aukera dauzkagu.

Lehenengoa liteke karitatearen ahizpa gisa jokatzea, eta sinestea zuek bakarrik konpon dezakezuela den-dena, laguntzarik gabe: ONG bateko kide bihurtu, garatzeko proiekturen batean libre dagoen edozein plaza hartu, eta Afrikan agertzea munduaren salbatzaile moduan. Kontua da batzuk, horrela jokatuta, hurrengo egunean moskeatzen hasten direla ez zaizkielako Afrikako beltz guztiak etortzen eskerrak ematera, eta agian bakan batek, agian askok, etsai moduan begiratzen dietelako nori-eta, munduaren balizko salbatzaile horiei; gainera, ez dago urik dutxatzeko egunero eta uneoro. “Nola liteke horrela bizitzea?”, esaten diote beren buruari.

Bigarren aukeran –eta hauxe da gehienok daukaguna–, honelakoak esaten ditugu geure artean: “Sentitzen dut, baina ni munduko mapan Afrika baina 2 cm gorago jaio naiz, eta ez dagokit niri egoera penagarri hori konpontzea. Noizbehinka hartuko dut parte telemaratoi batean dirua ematen, baina hor amaitzen da nire errudun sentimendua, nahikoa egin dut eta”.

Muturreko jarrera bi horien artean, badaude tarteko asko. Saia zaitezte, bada, zuena aurkitzen, gai honetan informazio ugari aurkituko duzue eta.
Helburuak


  1. Ikasleek ulertzea munduko biztanle modura berek ere badauzkatela ardurak munduan, gosearen arazoaren aurrean.

  2. Ikasleek ulertzea ezen, lehenengo (bigarren, hirugarren, auskalo zenbatgarren) munduko biztanle modura, badauzkatela posibilitateak jokatzeko eta egoera aldatzeko; gainera, aukera hori ezin dutela atzeratu, eta lehenbailehen hartu behar dutela.

Lan-banaketa



Unitate honetan, ez dago lan-banaketarik. Gaia, gure ustez, garrantzizkoegia da, eta oso komenigarria litzateke inork ezer ez galtzea. Beraz, talde osoak egingo ditu jarduera guztiak, denek batera.


  1. jarduera: Kalkulatu Espainiako BPGren % 0,7, hirugarren mundurako proiektuetarako bideratu behar dela esaten dena. Horrenbesterako al da?


Kontuan hartzekoa: Bilatu BPGren balioa Interneten; web-orrialde honetan, esaterako:

http://es.wikipedia.org/wiki/Econom%C3%ADa_de_Espa%C3%B1a.


  1. jarduera: Alda daiteke nekazaritza etekin handiagoa lortzeko? Zein izan litezke aldaketak?




  1. jarduera: Proposatzen dituzuen aldaketa horiek guztiak eginez gero, uztak handitzeaz aparte, zein izango lirateke beste ondorioak? Onak izango lirateke guztiak?




  1. jarduera: Guztiok landare-jale bihurtuko bagina (unitatearen 1. eranskinean proposatzen den moduan, gure elikaduraren % 90 landareek osatuko balute, eta % 10 haragiak) elikagai gehiago egongo lirateke? Ikusten al diozue beste alde onik aldaketa horri?


Kontuan hartzekoa: Pentsatu zer onura izan ditzakeen landare-jaleen dietak gure osasunean.


  1. jarduera: Kontuan hartuta haragia garestia dela, haragi gehiegi jaten baduzue, eta dieta aldatzea erabaki baduzue, bistan dago diru mordoa aurrez dezakezuela. Zertan inberti dezakezue diru hori zuen elikadura hobetzeko?


Kontuan hartzekoa: “Nekazaritza ekologikoa” heldu da dagoeneko supermerkatuetara, baina, produktu tradizionalen salneurrekin alderatuta, nekazaritza ekologikoaren bidez ekoitzi diren produktuen salneurriak ez dira gehienetan konpetitiboak izaten.


  1. jarduera: CD-ROMeko unitate honetan proposatzen den jolasa aztertzen baduzue, ikasiko duzue hauek direla gizakiengan maizen ageri diren gaixotasunak: gastroenteritisa, meningitisa, elgorria, gripea, tifusa eta nafarreria; hauek uzten hondamendi ohikoenak: uztak usteltzea, eta arratoiek, basurdeek, otiek eta beste intsektu batzuek uztaren parte handia jatea; hauek landare-izurriteak: mosaikoa, herdoila eta abar; eta hauek, azkenik, beste hondamendi mota batzuk: uholdeak, lehorteak eta gerrateak. Horietatik, zein konpondu, saihestu edo murriztu daiteke nabarmenki dirua izanik?




  1. jarduera: Erabat garatuta al daude elikagiak sortzeko moduak? Zer elikagai dago gutxi ustiatuta?


Kontuan hartzekoa: Pentsatu batez ere itsasoan.


  1. jarduera: Demagun zuen esku dagoela orain hirugarren mundura xedatu beharko genukeen BPGren % 0,7a. Zer proiektutan gastatuko zenukete diru hori?




  1. jarduera: Nolako kontrolak jar daitezke dirua behar den lekuan inbertitzeko?




  1. jarduera: Zenbat jende bizi da zuen herrian? Begiratzen baduzue unitatearen 1. eranskinean, ikusiko duzue pertsona bat elikatzeko beharrezkoa den lurzoruaren gutxienezko azalera 0,5 ha dela (elikaduraren % 90 landareek osatuko balute, eta % 10 haragiak). Zer azalera izango luke zuen herriko biztanle guztiak elikatzeko beharko litzatekeen lurzoruak?




  1. jarduera: Dugun bizimodua dela-eta, gero eta joera handiagoa dugu aurrez prestatutako platerak hartzeko. Ona al da osasunaren aldetik jokabide hori? Eta baliabideen aldetik?




  1. UNITATEA: PAISAIA



1   2   3   4   5   6


Verilənlər bazası müəlliflik hüququ ilə müdafiə olunur ©atelim.com 2016
rəhbərliyinə müraciət