Ana səhifə

Egilea: alberto ruiz


Yüklə 4.08 Mb.
səhifə4/6
tarix25.06.2016
ölçüsü4.08 Mb.
1   2   3   4   5   6

Sarrera


Normalean, bi arrisku geologiko bereizten dira: lurrikarak eta uholdeak. Euskal Herrian lurrikararik ia ez dagoenez, uholdeetan zentratuko gara. Badakigu hidrosferaren gaian tratatu zenituztela, baina oraingo lana hau izango da: uholdeak aurreikustea, haiek ez gertatzeko neurriak proposatzea, eta, gertatzen direnetan, sortutako kalteak minimizatzeko hartu behar diren neurriak diseinatzea.

Helburuak


1. Ikasleek jakitea Euskal Herrian uholdearena dela arrisku geologiko nagusia.

2: Ikasleak konturatzea badauzkagula uholdea sortu baino lehen hori suertatuko dela markatzen dituzten zenbait ezaugarri.

3: Ikasleak konturatzea uholdea suertatu baino lehen zenbait neurri har ditzakegula, gertatuko balitz kalteak murrizteko.


Lan-banaketa

Lan hau betetzeko, bi taldetan banatuko ditugu ikasleak:



    1. taldea (iragarleak): Uholdea ez suertatzeko pausoak emateko arduraduna izango da.

    2. taldea (konpontzaileak): Uholdea gertatzen bada ondorioak horren kaltegarri ez izateaz arduratuko da.

Ezertan hasi baino lehen, gogoratu oso komenigarria dela CD-ROMaren 6. atala (“Arrisku geologikoak”) irakurtzea.


Talde bakoitzaren jarduerak:

  1. taldearen jarduerak:




  1. jarduera: Honetan, Euskal Herrian arrisku sismikoa sortzeko posibilitatea kuantifikatu behar duzue. Bilatu Interneten eta zehaztu balizko lurrikara batek sor litzakeen kalteak nolakoak izango liratekeen. Merezi al du prebentzio-plan bat eratzea seismoei aurre egiteko?


Kontuan hartzekoa: Seismoaren indarra neurtzeko bi eskala erabiltzen dira: Richter-ena, CD-ROMaren 6. gaiaren eranskin batean azaltzen dena, eta Mercalli-rena.


  1. jarduera: Proposatu ekintzak uholdeak ez gertatzeko. Horietako zein jar daitezke abian traba handirik sortu gabe?




  1. jarduera: Ubideak zementua erabiliz bideratzea, irtenbide ona iruditzen al zaizue uholdeak ez gertatzeko?




  1. jarduera: Uholdeak gerta litezkeela aurresateko, hartu behar da kontuan bat zer motatako materialak dauden arroan (hareharria, tupak, basaltoa...)? Zer dela eta?


Kontuan hartzekoa: Begiratu CD-ROMaren 4. gaian 28. orrialdeko taulan. Bertan, Euskal Herriko harriei buruzko informazioa aurkituko duzu aurreko galderak erantzuteko.


  1. jarduera: Uholdeak ibaiaren tarte jakin batzuetako arazo moduan tratatu behar dira, ala ibai baten arro osoko arazo moduan? Hau da: planifikazioa egiteko, arro osoa hartu behar da kontuan?




  1. taldeko jarduerak:




  1. jarduera: Espainiako uraren legearen arabera, ubideetan bi zonalde bereizten dira: menpekotasun-zonaldea (ur gutxiko garaietako ibai-ertzetatik 5 m-ra arte dagoen esparru osoa, bi aldeetara) eta polizia-zonaldea (ibai-ertzetatik 100 m-ra arte dagoen esparru osoa, bi aldeetara). Lehenengo zonaldean ezin da ezer eraiki, eta oso baldintzatuta daude bigarrenean lurzorua nola erabili eta zer jarduera egin daitezkeen. Orain arte, bete al dira legeak aipatzen dituen baldintza horiek? Beteko balira, egongo litzateke inolako arazorik uholde garaietan?




  1. jarduera: Zer neurri bururatzen zaizkizue uholdeak aurreikusteko eta batez ere jendea ohartarazteko?




  1. jarduera: Zer neurri bururatzen zaizkizue ubideak hobetzeko (gai izateko uholdean datorren ur guztia biltzeko)?




  1. jarduera: Ubideetatik kanpo, zer ekintza bideratu litezke uholdeak ez suertatzeko?




  1. jarduera: Aurreko puntuan aipatu dituzun ekintza horietatik, baliagarria izan liteke baten bat bide batez beste kontu batzuetan erabiltzeko?







7. UNITATEA: INTERFASEAK: LURZORUA ETA ITSASALDEA
Sarrera

Bai lurzorua, bai itsasaldea, sistemak elkartzeko guneak dira. Lehenengoan, geosfera atmosferarekin jartzen da kontaktuan; bigarrenean, aldiz, hidrosferarekin. Horrexegatik lotu dira biak unitate berean.

Hasieran, irudituko zaizue lurzoru guztiak berdin-berdinak direla. Baina aldatuko zaizue ikuspuntua praktika sinple bat egiten duzuenean: ikusiko duzuenez, nolakoa den leku bat, mota bateko edo besteko animaliak bizi dira bertan, eta haien portaera desberdina da urari edo materia organikoari dagokiola.

Itsasaldearen kasuan, ez duzue praktikarik egingo; hori egin beharrean, pixka bat pentsatuko duzue, ea bururatzen zaizkizuen ideia batzuk kostaldeko herriek udan sufritzen duten presioa arintzeko.

Ea, bada, ez daukazue-eta galtzeko denborarik.

Helburuak


  1. Ikasleak jabetzea zein garrantzizkoa den lurzorua, eta zer fenomenoren bidez apurtu litekeen.

  2. Ikasleek iradokitzea kostaldeko herriei uda partean sortzen zaizkien arazoetarako konponbideak.


Lan-banaketa

Lan honetan, oso erraza izango zen bi talde proposatzea, baina talde bakarra osatuko duzue. Horrela, guztiok egingo duzue praktika sinple bat, eta guztiok pentsatuko duzue zer konponbide egon litezkeen kostaldeko arazoetarako.


Ezertan hasi baino lehen, gogoratu komeni dela CD-ROMaren 7. atala (“Interfaseak: lurzorua eta itsasaldea”) irakurtzea.
Jarduerak


        1. jarduera: Hustu arto egosiko latorrizko pote txiki bat, eta ireki bi aldeetatik. Horrela eginez, halako eraztun bat gelditzen da inguru osoan itsatsita bezala, bai tapan, bai hondoan. Aliketa hartu, eta berdindu eraztun horiek potearen hormekin, zilindro bat lortu arte.

Amaitutakoan, landa-lana egin dezakezue. Aukeratu non hartuko duzuen lurzoruaren lagina; ureztatu lur zati hori, eta itxaron ur guztia desagertu arte. Gero, urik geratzen ez denean, sartu zilindro hori lurrean lurzorua hartzeko. Erabili espatula bat lagina hartzeko. Iragazkortasuna neurtzeko, lurzoruak ura hartzeko duen gaitasuna neurtzeko eta lurzoruaren materia organikoa kalkulatzeko erabiliko duzue hartutako lagin hori.

Laborategira eraman, eta beheko irudikoa bezalako egitura baten gainean jarriko duzue lagina. Hartu potea laginarekin, bultzatu lagina (1 cm edo) beheraka, eta kendu behetik atera den lurzorua. Jarri potea txorrotaren azpian, eta ireki fluxua pixka bat, behetik ura atera arte. Goitik, halako ur-geruza bat eratuko da, baina eutsi egingo diogu fluxuari ezer ez ateratzeko. Behin fluxu egokia lortu eta gero, kubeta batean sartu, eta bost minutuz jasoko duzue hortik irteten den ur guztia. Bost minutu pasatu eta gero, egitura osoa kenduko duzue kubetako ura neurtzeko. Ez ukitu txorrota, horko emaria neurtu behar duzue eta. Bost minutuz txorrota abiadura horretan utzi, eta probetan jasoko duzue pasatzen den emaria. Halaxe kalkulatuko duzue fluxua (cm3 /h-tan).













Hori guztia egin eta gero, kubetara pasatu den ur guztia jasoko duzue, eta probeta batean neurtuko duzue kantitatea. Pasatu den ur-emaria (cm3-tan) laginaren goiko azalarekin (cm2-tan) zatituko duzue, eta, horrela, iragazkortasuna kalkulatuko zuzue (cm/h-tan).


Kontuan hartzekoa: Datu hauekin konpara dezakezue:

Iragazkaitza: < 0,4 cm/h

Iragazkortasun gutxikoa: 0,4 - 2 cm/h

Iragazkorra: 2 - 20 cm/h

Oso iragazkorra: > 20 cm/h
Egin duzuen jarduera hau, lau leku desberdinetan errepikatuko duzue: pinudi batean, zelai batean, baso autoktono batean eta mendian dagoen pista batean (eta, posible bada, kamioi batek utzi duen arrastoa aprobetxatuz).


        1. jarduera: Behin aurreko jarduera amaituta, utzi lau poteak ordu erdiz edo, ur guztia bota arte. Pisatu orain poteok. Sartu estufan, eta utzi lehortzen 105 ºC-tan egun batez. Pisatu orain lehenengo lagina, eta, aurreko datuei kenketa eginez, kalkulatuko duzue lurzoru horrek zenbat ur gorde dezakeen. Kalkulatu orain gramo bakoitzeko balioa. Errepikatu neurketa beste hiru lurzoruekin.




        1. jarduera: Eskolan mufla (labe txiki bat) bat baduzue, 500 ºC-tan berotu ditzakezue laginak. Horrela, materia organiko guztia erreko duzue. Kenketa eginez, kalkulatuko duzue lagin bakoitzeko materia organikoaren kantitatea. Kalkulatu balioa gramo bakoitzeko.




        1. jarduera: Baheak izanez gero, saia zaitezkete lurzoruko frakzioen kantitateak neurtzen: > 200μ (harea); 20 - 200μ (limoa); < 20μ (buztina). Horretarako, pisatu lagina, eta pasatu arrabola. Gero, baheetan zehar pasaraziz, zehaztu frakzio bakoitzaren pisua. Kalkulatu ehunekoak, eta marraztu lagin bakoitzari dagokion osagaien triangelua (CD-ROMaren 7. unitateko 13. orrialdean duzue adibide bat).




        1. jarduera: Aurreko jarduerak egin eta gero, saiatu galdera hauek erantzuten: Hiru laginetatik, zeinek du ur gehien gordetzeko gaitasuna? Nolako lurzorua komeni zaigu izatea ubideen ondoan uholdeak ekiditeko?




        1. jarduera: Erabili espatula bat 5 cm (luzera) x 5 cm (zabalera) x 3 cm (sakonera) pinudi bateko lurzorua jasotzeko. Sartu plastikoko poltsa batean laborategira eramateko. Lurzoruan zer animalia dauden jakiteko erabiliko duzue lagin hori.

alanbrea
Animaliak ikusteko, Tullgren-en metodoa erabiliko duzue. Ondoko egitura garatuko duzue laborategian:



alkohola (% 70)

sarexka

plastikoa

25 W-eko bonbila

enbutua

Sarexkaren gainean utziko duzue hartutako lagina, egun batez. Hala, beheko alkohol-potera eroriko dira laginean zeuden animaliak. Hurrengo egunean, lupa binokularrak, Petri plakak eta matxarda batzuk erabiliz, ikusiko dituzue animalia horiek. Biologia-laborategian izango dituzue gakoak edo liburuak animaliak identifikatzeko. Ez kezkatu: helburua ez da animaliak identifikatzea, badauden ala ez jakitea baino.


Errepikatu prozesu osoa zelai batean, baso autoktono batean eta mendian dagoen pista batean hartutako beste hiru laginekin. Lau laginetatik, non dago animalia-ugaritasun handiena?; eta non txikiena?


        1. jarduera: Esperimentu hori amaitu eta gero, pasatu arrabola eta jarri lagina erretilu batean. Kendu lurzoru pixka bat, eta erreserbatu. Landatu 30 belar-hazi laginketa-puntu bakoitzeko lurzoruan. Estali erreserbatutako lurzoruarekin (gainetik gutxi-asko 2,5 mm-ko geruza lortuz), ureztatu eta zaindu hiru astez, lagina oso lehor badago ura gaineratuz. Zer lurzorutan aterako da hoberen belarra?; beraz, zein da emankorrena?




        1. jarduera: Zuen ustez, zein izango litzateke lurzoruaren maneiurik hoberena basogintzan: aprobetxatzen ez diren hondakinak mendian uztea, ala hondakinok teknika mekanizatuen bidez lehenbailehen ateratzea menditik? Azaldu metodo bien alde onak eta txarrak.


Kontuan hartzekoa: hori erantzuteko, CD-ROMaren 30. orrialdetik 35. orrialdera irakur dezakezue.


        1. jarduera: Proposatu zenbait ekintza kostaldeko herrietan turismoaren presioa murrizteko. Hori egin baino lehen, pentsatu, turismoa dela eta, zein diren egiten diren kalterik garrantzizkoenak herri horietan.



1   2   3   4   5   6


Verilənlər bazası müəlliflik hüququ ilə müdafiə olunur ©atelim.com 2016
rəhbərliyinə müraciət