Ana səhifə

Egilea: alberto ruiz


Yüklə 4.08 Mb.
səhifə3/6
tarix25.06.2016
ölçüsü4.08 Mb.
1   2   3   4   5   6

Sarrera

Zergatik moztu behar izaten dute urtero kostako errepidea (Zumaia aldean), euri-jasa handiak daudenean, lur-jauziak direla eta? Zergatik gertatzen dira uholdeak puntu berberetan, nahiz eta ubideak nahiko garbi egon?

Baliteke arduragabeki erantzun nahi izatea galdera horiei: “Bada…, horrela delako. Ni ez naiz aditua, eta nola demontre sartu naiz saltsa horretan? Nola interpretatuko dut nik mapa bat, eta are gutxiago geologikoa?”

Bada, izan argi ez dela horren zaila, baina –hori bai– etxerako (hobeto, gelako) lanak egiten badituzue eta denbora ematen baduzue horrelako gauzak jakin nahian. Geratuko zaizuena erraza da –are gehiago esango genuke: dibertigarria ere bada–: erabili burua eta ea zer lortzen duzuen. Animo!



Betiko legez, komeniko zaizue CD-ROMa irakurtzea jarduerekin hasi baino lehen.
Helburuak

  1. Ikasleek gogoratzea geologiako zenbait kontzeptu, aurretik jakin beharrekoak.

  2. Ikasleek aplikatzea geologiako kontzeptuak arazo praktikoetan.

  3. Ikasleek mapak irakurtzen aritzea.


Lan-banaketa

  1. taldea (teorikoak): batez ere, jarduera teorikoa lantzeaz arduratuko da.

  2. taldea (praktikoak): alderdi praktikoa izango duten jarduerak egingo ditu: mapak, profilak...

  3. taldea (ebazleak): alde praktikoa eta aplikazio zuzena uztartu, eta naturan topa ditzakegun arazoak konpontzeko metodoak proposatu ditu.



1. taldearen jarduerak:

  1. jarduera: Eman dezagun konglomeratu bat (harri-zatiz egindako harria) aurkitu duzuela; beste leku batean, granitoa (barruan kristal handiak dauzkan harria); eta, azkenik, beste batean, pumita bat (apar-harriaren antzekoa dena). Pentsatu eta ondorioztatu zer prozesu gertatu diren harri mota bakoitza sortzeko. Komeniko zaizue eskema baten bidez lotzea hirurak, gertatzen diren prozesuak kontuan hartuta.


Kontuan hartzekoa: Hiru harri motaz hitz egiten ari gara: sedimentarioa, metamorfikoa eta bolkanikoa.


  1. jarduera: Erantzun galdera honi: plaka litosferikoak alboetara soilik mugi daitezke, ala gora eta behera ere mugi daitezke? Adierazi nola.


Kontuan hartzekoa: Magma gainetik dagoen masen pisuen aldaketek (izotz kantitate izugarriak egotea kontinenteen gainean, higadurak masa handiak eramatea…) sortzen dituzte gora-beherako mugimenduak.


  1. jarduera: CD-ROMean 4. unitate didaktikoaren 26. orrialdeko datuak ikusita, erantzun galdera honi: Nola mugitzen ari da Ozeano Bareko plaka? Kalkulatu norabidea eta abiadura. Zer suposatu duzue kalkulu horiek egiteko?




  1. jarduera: Erantzun bi galdera hauei: Kanpo-geologian, zenbateko garrantzia du harriaren litologiak higaduran? Eta harriaren gainean landaredia ondo garatuta egoteak?


Kontuan hartzekoa: Pentsatu ea gauza bera izango litzatekeen lutitazko materiala (limoz egindako harria, oso biguna) ala kareharrizkoa (nahiko harri gogorra) izatea. Zer dela-eta dira kareharrizkoak Euskal Herriko gailur gehienak?


  1. jarduera. Ordenatu material hauek higidurarekiko erresistentzia kontuan hartuta: hareharriak, lutitak, tupak, konglomeratuak, bretxak, basaltoak, ebaporitak, granitoak, arbelak, marmolak eta eskistoak.


Kontuan hartzekoa: CD-ROMean (4. unitatearen 28. orrialdean), taula batean duzue harri horien informazioa.
2. taldearen jarduerak:
1. jarduera: Lor ezazue zuen herriko mapa topografiko bat, eta bilatu punturik altuena mapan. Lotu puntu hori mapako puntu baxuenarekin, eta egin trantsektu horren profila. Zenbatekoa izango da puntuen arteko malda (ehunekotan adierazita eta angelua emanda)?
Kontuan hartzekoa: Zenbateko distantzia dago bi puntu horien artean?; eta zenbateko altuera-diferentzia?
3. taldearen jarduerak:
1. jarduera: Pentsatu memento batez arkitektoak zaretela, eta eraikin bat egin behar duzuela. Proposatu dizkizueten bi lekuetan karstak daude: bata kareharrizkoa eta bestea igeltsuzkoa. Zein aukeratuko zenukete?; eta zergatik?
2. jarduera: Zer dela-eta ez zenukete eraikiko ezer itsaslabar batean?
Kontuan hartzekoa: Aztertu CD-ROMaren 4. unitateko 45. orrialdean agertzen den irudia.
3. jarduera: Erreparatu Serantes mendiko hegalean ateratako argazkiari. Goian ikusten da nola sartu dituzten pinuak birlandatzeko, erre egin baitzen duela zazpi urte. Baina, beheko aldean, lokatz-kolada batzuk ikusten dira, euria egin ostean gertatu direnak. Zer planteatuko zenukete birlandaketa hori egin baino lehen? Sartuko zenukete zuek ere aukeratu duten espeziea? Tartekatuko zenukete zerbait pinuen artean?


Kontuan hartzekoa: Bilatu Interneten ea zerbait topatzen duzuen lurzoruak babesteko landareei buruz. Edo, bestela, leku malkartsuetan lurzorua babesteko metodoez.
4. jarduera: Begiratu argazkiari: Zierbenara doan errepidearen alboko ezponda baten argazkia da. Zer dela-eta jarri dituzte ikusten diren pibot eta sare horiek? Horrelako ezponda guztietan jarri beharko lituzkete ala ez? Zergatik ez dituzte jartzen Zumaiako kostako errepidean?


Kontuan hartzekoa: Leku horretatik 25 m-ra beste argazki hau egin dugu, eta bertan ez da ikusten halako pibotik.


5. UNITATEA: baliabide Energetiko eta mINeralak

Sarrera


Gezurra ematen badu ere, gai honetan zuen ekarpenak egiteko (burua erabiltzeko, proposamenak plazaratzeko…) aukera handirik ez dago, argi baitago energia-baliabideak murrizten ari direla. Baina, pentsatzen jarrita…, bai, badago alderdi bat: energia aurreztearena. Hor bai, pentsatu, eta proposamenak plazara ditzakezue eta aurrera eramaten hasi. Gaiaren amaiera aldean, konturatuko zarete baliabideen kontrola baino ez dagoela gaur egun dauden konflikto askoren funtsean –askotan, ezkutuan daude arrazoi horiek; beste batzuetan, berriz, ageri-agerian–. Murgil gaitezen, bada, ur hauetan, ea zer topatzen dugun.

Helburuak


  1. Ikasleak konturatzea baliabideak mugatuak direla eta munduan indarrean dagoen garapen-eredua agortuta dagoela.

  2. Ikasleak jabetzea gure baliabide energetikoen eta mineralen kontsumoak gehiegizkoak direla, eta ezinezkoa dela kontsumo maila horri eustea.

  3. Ikasleek aurrezteko neurriak proposatzea.

  4. Ikasleek jakitea zein den gaur egungo konflikto askoren benetako arrazoia.



Lan-banaketa

Lan hau betetzeko, 3 talde osatu beharko dituzue:



  1. taldea (klasikoak): Energiaren eredu klasikoaren amaieraren gaineko kuantifikazio batzuk egiteko arduratuko da.

  2. taldea (aldaketakoak): Energia lortzeko modu berriak eta forma berriak ikertzeaz arduratuko da.

  3. taldea (modernoak): Gaur egungo konfliktoak ikertuko ditu, eta horiekin batera eredu berriek planteatzen dituzten eta beharrezkoak diren gizarte-aldaketak.

Ezertan hasi baino lehen, komeni da CD-ROMaren 5. atala irakurtzea.


Talde bakoitzaren jarduerak:

  1. taldearen jarduerak:




    1. jarduera: Kuantifikatu bakoitzaren etxeko gas-gastua eta elektrizitate-gastua. Bilatu Interneten energia-unitaterik ote dagoen bi energia mota horiek konparatzeko.


Kontuan hartzekoa: Normalean, urte osoko datuak (historiala) agertuko zaizkizue ordainagirian. Batu guztiak, eta zatitu batura osoa etxeko kideen kopuruarekin. Horrelaxe lortuko duzue bakoitzaren kontsumoa.


    1. jarduera: Sartu Red Eléctrica Española enpresaren web-orrialdean (http://www.ree.es/) eta kontsultatu zein den mementoko energia elektrikoaren eskaria. Ikusiko duzue zenbatekoa den energia-iturri bakoitzaren ekarpena memento horretako energiaren eskariari erantzuteko. Gainera, egunez eguneko grafikoak agerraraz ditzakezue. Aukeratu hilabete bat, eta azter itzazu eguneroko datuak. Haizearen bidez eta eguzkiaren bidez lortzen den energia ezin dute kontrolatu, baina beste iturriak bai. Kontsultatu arduradunek zer energia mota aldatzen duten ekoizpena eskariari doitzeko.




    1. jarduera: Bilatu Interneten adituen ustez energia-baliabide bakoitza zer eperen buruan agortuko den.




    1. jarduera: Aurreko datuak ikusi eta gero, batek baino gehiagok pentsa dezake: “Konponbidea uranioa izango da!”. Seguru? Pozik jarri baino lehen, ikertu noiz agortuko den uranioa. Zer ondoriotara heltzen zarete?




    1. jarduera: Bilatu non dauden kokatuta baliabide mineralak eta energetikoak Euskal Herrian. Zerrendatu eta balioetsi haien garrantzia. Besterik topatu ezean, hona hemen helbide interesgarri bat: http://www.hiru.com/eu/geologia/geologia_00170.html.




  1. taldearen jarduerak:




    1. jarduera: Bilatu Interneten zein diren teknologia eta prozesu berriak, jakiteko zer baliabide izango diren beharrezkoak horietan aplikatzeko.




    1. jarduera: Bilatu aerosorgailuak jartzeko kokapenik hoberena zuen herrian.


Kontuan hartzekoa: Ente Vasco de la Energía (EVE) erakundearen Atlas eólico del País Vasco liburuko (helbide honetan daukazue: http://www.eve.es/web/Eve/files/70/702f01e8-b437-4fe1-a2ac-b796b9056b16.pdf) 80. orrialdean hau irakur daiteke (laburtu egin dugu): Aerosorgailuak kokatzeko lekurik hoberenak gailurrak dira, uren banalerroak; batez ere, mendilerroaren norabidea ekialde-mendebalde denean. Orobat, bi gailurren arteko lepoak ere leku egokiak dira, batez ere haizeak hegoaldetik edo hego-mendebaldetik jotzen badu edo iparraldetik edo ipar-mendebaldetik jotzen badu. Itsasaldeak ere leku aproposak dira. Eta, azkenik, haize gogorrek landaredia deformatu edo apurtzen duteneko lekuak.


  1. jarduera: Jakinik 1.670 kW-ko 30 aerosorgailu –Badaiako parke eolikoan kokatutakoak bezalakoak– gai direla 130.000 biztanleren energia elektrikoaren eskaria betetzeko, mota horretako zenbat sorgailu beharko lirateke Euskal Autonomia Erkidegoko eskari osoa betetzeko?




  1. jarduera: Zuen ustez, kalte handia ala txikia sortuko luke beharrezkoak diren aerosorgailuak jartzeak?


5. jarduera: Erabaki Euskal Autonomia Erkidegoko zer lekutan kokatuko zenuketen zentral fotovoltaiko bat.
Kontuan hartzekoa: EVEk argitaratutako Atlas de Radiación solar del País Vasco liburuko 30. eta 31. orrialdeetan intsolazio-mapa batzuk ikus ditzakezue (helbide honetan daukazue: http://www.eve.es/web/Eve/files/88/88bcd068-2e1f-4bf0-adf8-0e823a700685.pdf).
6. jarduera: Bai zentral eolikoetan, bai fotovoltaikoetan ere, berehala kontsumitu behar da sortzen den energia. Bururatzen zaizue metodoren bat energia hori gordetzeko?


  1. taldearen jarduerak:




  1. jarduera: Zehaztu munduko mapa batean non dauden gaur egungo konfliktoak.




  1. jarduera: Zein dira konflikto horien ustezko arrazoiak? Zein dira benetako arrazoiak?




  1. jarduera: Pentsatu neurri batzuk energia aurrezteko, eta kontuan hartu zer oztopo egon daitezkeen neurriok aurrera eramateko.


Kontuan hartzekoa: Ezer ez bazaizu bururatzen, helbide honetan dituzu ideia batzuk: http://www.idae.es/index.php/mod.pags/mem.detalle/relcategoria.1154/id.397/relmenu.11
6. UNITATEA: arrisku geologikoak

1   2   3   4   5   6


Verilənlər bazası müəlliflik hüququ ilə müdafiə olunur ©atelim.com 2016
rəhbərliyinə müraciət