Ana səhifə

Lur eremu mota bakoitzari ezarriko zaion erregimen orokorra lehen kapitulua lur eremu hiritarrean ezarriko den hirigintza erregimena


Yüklə 94 Kb.
tarix25.06.2016
ölçüsü94 Kb.

ARETXABALETAREN HIRI ANTOLAKETAKO ARAUEN BERRIKUSPENA. (Behin behingo onarpenaren izapidea-1)

C Dokumentua. HIRIGINTZA ARAUAK. Bigarren Idazpurua: LUR EREMU MOTA BAKOITZARI EZARRIKO ZAION ERREGIMEN OROKORRA



BIGARREN IDAZPURUA



LUR EREMU MOTA BAKOITZARI EZARRIKO ZAION ERREGIMEN OROKORRA


LEHEN KAPITULUA


LUR EREMU HIRITARREAN EZARRIKO DEN HIRIGINTZA ERREGIMENA

LEHEN ATALA

XEDAPEN OROKORRAK




2.1.1. artikulua.-

Lur eremu hiritarrerako hirigintza erregimena.
1.- Idazpuru honetako arauak lur eremu hiritarrean ez ezik, herriaren garapenerako erabiliko diren lur eremu hiritarretan ere aplikagarriak izango dira, beste araudiren batera lotu beharrekoetan izan ezik.
2.- Lur eremu hiritarreko orubeetan eraikitzeko ez da premiazkoa izango Hiri Antolaketako Arau hauek Plan Berezi eta Xehetasunezko Azterlanez osatzea, salbu Arau Bereziek –Hiri Antolaketako Arauen garapean, eraikigarritasun baldintzak zehaztearren- kontrakoa agitzen dutenean edo Udalak ezinbestekotzat jotzen duenean.

Alabaina, hirigintzaren garapenean eta Udalaren ekimenez, berariazko azterketak egingo dira eremu mugatuetan, proposamenak inguruari zor dion oreka zaintzeko; azterketa horietan erlaitzaren garaiera, eraikuntzaren hondoera, mehelinen tratamendu, eta abarri buruzko arauak zehaztuko dira. Azterketa horien ondorioz, Planaren proposametan aldaketak sartu ahal izango dira Aldaketa puntualen, Xehetasunezko Azterketen edo egoki izan daitezkeen beste planeamendu figura batzuen bitartez.


3.- Plan honen aurretiko eraikuntzetan, arau hauetan ezarritako eraikigarritasun baldintzak (garaiera, lerrokadurak, barruko banaketa, lurzatiaren okupazioa) urratzen diretan, alegia, beren ezaugarri estetiko eta higienekoak finkatzeko, konpontzeko, berriztatzeko edo hobetzeko obrak onartu ahal izango dira, baina inolaz ere ez beren bolumena gehitzekoak.
4.- Eraisketara jotzen denean edo eraikinak, Lurraren Legearen arabera, finka desegokitzat jotzeko baldintza guztiak betetzen dituenean, probetxamenduak Arau hauetan ezarritako eraikigarritasun baldintzen arabera gauzatuko dira.
Aurrean xedatutakotik kanpo daude:
a). Sistema orokor, sistema lokal, kale eta oro har bide sareak ukitzen dituztelako antolaketatik kanpo dauden eraikuntzak.

b). Planean komunitatearen ekipamendu, parke eta lorategi eta gune libre pribatuetarako eman diren lur eremuan jasotako eraikinak.

c). Barne eraberrikuntzaren ondorioz eraitsi beharreko eraikinak dituen lur eremuan dauden eraikinak.

d). Zona bakoitzeko erabilerarekin bateragarriak ez diren jarduerak, salbu jarduera horiek zuzentzeko neurri bezala Administrazioak agindutako instalazioak.



2.1.2. artikulua.-

Planeamendu Orokorren eta Garapen Planeamenduen indarraldia.
1.- 1984ko Hiri Antolaketako Arauen aldaketa puntualaz ukitutako alorrek bere hartan gordeko dituzte lehendik beraientzat eman ziren xedapen guztiak, Hiri Antolaketako Arau hauetan berrikusten edo aldatzen direnak izan ezik.
2.- 1984ko Hiri Antolaketako Arauen garapeneko hirigintza baliabideek arauturiko alor eta sektoreek eta bereziki 10 alorreko -Alderdi Zaharra- Plan Bereziak beren xedapen eta ordenantza guztiak gordeko dituzte, betiere Hiri Antolaketako Arau hauek ukitzen ez dituztenak badira. Aipatu xedapen horiek ez dute antolaketa orokorreko arau kategoriarik izango; hortaz, aipatu garapen baliabide horietan egiten diren aldaketak ez dira Hiri Antolaketako Arauen aldaketatzat joko, baldin eta aldaketa horiek ez badute aldaketarik eragiten Hiri Antolaketa Arauen edukian.
3.- Xehetasunezko Azterlan eta banakidetasun proiektu onartuek beren xedapen guztiak gordeko dituzte, garapen fasean edo gauzatu gabe dauden alorrei dagokienean, eta betiere 2.1.4. artikuluaren edukia kaltetu gabe. Gauzatuta dauden zatiak finkatutzat joko dira, Hiri Antolaketa Arau hauekin kontraesanean ez badaude.

1984ko Hiri Antolaketako Arauen garapenez onartu ziren jada egindako eraikinen eta eraikuntza proiektuen ezaugarri bolumetrikoak bere hartan mantenduko dira, batez ere arkupeak eta hegalkin irekienak.


2.1.3. artikulua.-

Ordenantza Orokorren ezarpena.
Hiri Antolaketako Arau hauen, Ordenantza Orokorren eta hirugarren idazpuruan ezarritako baldintzak aplikagarriak izango dira lur eremu hiritarrean eta aldi berean lur eremu hiritargarriko baldintzak erregulatuko dituen markoa izango dira, salbu Arau Berezietan berariaz kontrakoa xedatu. Subsidiarioki, lur eremu hiritargaian edo gerora hiritargarrian izango direnetan ere aplikagarriak izango dira.
2.1.4. artikulua.-

Alor “finkatuak (F)”, “garatzeko direnak (Gd)” eta “garapen fasean (Gf) daudenak”.
Hiri Antolaketako Arau hauetako 1.1.1.-5 artikuluan definitu diren alorrak hiru kategoriatan banatu dira garapen aukeren arabera eta 1.1.1. artikuluko zehaztapenekin bat.
- Alor finkatuak. (F)

- Finkatzeko edo garatzeko alorrak (Gd)

- Finkatze edo garatze fasean dauden alorrak (Gf)

BIGARREN ATALA


LUR EREMU HIRITARREKO ERAIKUNTZA ERREGIMENA
2.1.5. artikulua.-

Jardun unitateetako probetxamenduak.

Eraikigarritasuna, intentsitatea eta batez besteko probetxamendua.
1.- Eraikigarritasuna eta intentsitatea.
Jardun unitate bakoitzari jite pribatuko irabazi asmotako probetxamendu bat dagokio. Probetxamendu hori jardun unitatearen ezaugarri berezien arabera zehaztu ahal izango da, sestra gainean edo azpian azalera eraikigarri guztiaren arabera, eta 3.3.2. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jardun unitate bateko sestra gainean eraikitako azalera guztia, erdisotoen erdia barne, izango da jardun unitate horretako eraikigarritasuna.



Eraikigarritasun indizea edo dagokion probetxamenduaren intentsitatea, banakidetasunari dagokionez, honela kalkulatuko da: guztizko probetxamendua, jardun unitateari dagokion hornidura pribatua barne, zati jardun unitatearen azalera osoa; eragiketa horretarako ez dira kontuan izango bide egiturari atxikitako lursailak eta jada eginda dauden jite orokorreko edo lokaleko hornidura publikoei atxikitakoak. Hori guztia birmugaketa, banakidetasuna eta, balego, antolaketaren aldaketarako aplikazio parametrotzat jo behar da.

Bolumen finkatu, lerrokadura eta altuera finkatuetako etxebizitza blokeetan akatsak antzemateak, edo ezarritako parametro edo ezaugarri geometrikoetan eta orubearen benetako neurrietan diskordantziak, aukera emango luke gehienezko azalera eraikiak egokitzera jotzeko eta, ondorioz, etxebizitza kopurua. Edozein modutara, egokipen fisikorako, zifrak lehenetsiko dira, eta doikuntzarako –probetxamenduak argitzeko edo zehazteko, Udalak beharrezkotzat joko balu- premiazkoa izango da Xehetasunezko Azterlan bat egitea, nahiz eta Arau Bereziak holakorik ez eskatu.


2.- Batez besteko probetxamendua.
Batez besteko probetxamendua, hirigintza legerian zehazten denaren arabera, probetxamendu intentsitatea da, aldez aurretik haztapen koefizientez homogeneizatu ondoren.
2.1.6. artikulua.-

Haztapen koefizienteak lur eremu hiritarrean.
1.- Jardun unitate bateko jabeen artean karga eta onurak banakidetasunaz banatuko direla bermatzeko, homogeneizaio koefizienteak eta haztapen erlatibozkoak ondoko zerrendan esleitutako baloreen artean ezarritako erlazioaren bidez kalkulatuko dira, irizpide arrazoituagoren bat dagoenean izan ezik.



Etxebizitza irekiak




1

Dentsitate baxuko etxebizitzak




1,25

Babes ofizialeko etxebizitzak (VPO)




0,7

Merkataritzakoak




1,1

Merkataritzakoak, azalera handiak




1,4

Industriak




0,6

Hornidura pribatukoak




0,6

Libre pribatuak




0,2

Ezaugarri bereziak dituztelako, zona libre pribatuetako probetxamendua kalkulatzeko, dagokion koefizientea zonaren azaleraz biderkatuko da.


2.- Antolaketa orokorrak edo Plan Bereziak arestian aipatutako zerrendan sartu ez den erabileraren bat gehituko balu, horren balioa Administrazioak ezarriko du irizpide arrazoituetan oinarriturik.
3.- Zirkunstantziaren bategatik edo denboraren ondorioz aldaketa nabarmenak sartuko balira erabileren balorazio erlatiboan, Udalak haztapen koefizienteak aldatu ahal izango ditu arrazoietan oinarriturik, Hiri Antolaketako Arauak aldatu beharrik gabe.
4.- Dagokion koefizientearen ondorioz planteatzen den eraikigarritasunaren biderkadura, lurzatia herri jabari eta erabilerakotzat hartuta aterako litzatekeena baino txikiagoa bada, azken balore hori hartuko da probetxamendutzat.

2.1.7. artikulua.-

Finkatutako alorren probetxamenduak eta parametroak.
1.- Alor finkatuetan dauden probetxamenduak bere hartan mantenduko dira, artikulu honetako 3. pasartean ezarriko diren irizpideen arabera.
2.- Baimendutako erabilerei dagokien probetxamendu osoak, hala nola hirigintza, eraikigarritasun, etxebizitza dentsitate, okupazio, modulo, eta abarren parametroz eratuko dira indize ezaugarriak, hornidura estandar orokorrak finkatzeko eta aipatu diren gehienezko parametroak zehazteko, alorraren birmoldaketa orokorraren kasuan, alor osoa ordezkatuko bada.
3.- Arau Berezietako alor finkatuetako probetxamenduak –eta, ondorioz, aurreko pasartean aipatu diren indize eta parametroak- Udalak zehaztu ahal izango ditu “in situ” egindako neurketa xehatuen bidez; holakorik ematen denean, Udalak zehaztutako probetxamendu horiek hobetsiko dira, Arau eta neurketa topografikoetan jasotako zenbakien gainetik.
2.1.8. artikulua.-

Alor finkatuetako eraikuntza desegokiak.
1.- Udalak agin dezake lur eremu hiritarrean jada finkatuta dauden eraikuntza txikiak, instalazioak eta aterpe desegokiak eraistea, segurtasun, osasun eta txukuntasun arrazoiak tarteko. Xede horretarako, aldez aurretik azterlan eta txosten teknikoak eskatuko ditu eta Xehetasunezko Azterlana edo BEPB-a egitea agindu –eraitsi behar den elementuaren garrantziak hala eskatzen badu; eraisketa desjabetzapen sistemaren bidez egingo da, kalteordainerako adostasun bat lortzen denean izan ezik.
2.- Aurreko pasarteko balizko horretan, hirigintza parametroak garbitutako alorraren baldintza berrietara egokituko dira.
2.1.9. artikulua.-

Alor finkatuetako (F) erabilerak eta eraikitzeko baldintza bereziak.
1.- Finkatutako alorretako erabilera baldintzak zona, etxadi edo lurzati bakoitzerako eskatzen diren erabilera orokor eta berezien berdinak izango dira, kalifikazio erregimen ezargarriarekin bat. Alabaina, onartuko dira dauden jarduera lizentziadunak eta baimenduak beren ezaugarri eta guzti, nahiz eta horiek ez egokitu, azalera eta/edo instalatutako potentziari dagokienean, eskagarriak diren baldintza koantitatiboetara, salbu segurtasun edo jarduera gogaikarri, kaltegarri, osasunkaitz eta arrikutsuen araudia (IGOKA) urratzen denan. Debekaturik daude baimendutako baldintza arruntekin toleragarriak eta bateragarriak ez diren jarduerak. Arau horrek ez du kaltetuko Legeak eska ditzakeen kalteordainak ordaindu beharra.
2.- Etxebizitza alor finkatuetako bolumen, habitabilitate, instalazio eta tratamendu estetikoen baldintzak, lurzati bakoitzari dagozkionak izango dira, salbu 2.1.8. artikuluaren arabera erabilera bateragarriak edo egokiak ez dituzten eraikuntzetan.
3.- Plano eta Arau Berezietan definitu den xehetasunezko kalifikazioak ondoko hiru lurzati mota bereizten ditu:
a) Sestra gainean eraikuntzak dituzten lurzatiak, behe-oinetan eta/edo erdisotoetan, eta goi-oinetan. Jabari pribatukoak.
b) Azalera libreko lurzatiak, erabilera publikorako direnak.
Sestra azpian eraikita badaude, lurzati hauek egungo eraikinak sotoan dituen erabilera eta jabari pribatuak gordeko dituzte; sotoa beraz finkatu egingo da, baina lur azalean erabilera publikoko zorpenera lotuko dira.
Lur azala eta sestra azpia libre duten lurzatiak eraikuntzarik gabe gordeko dira; hala ere etxadiaren barruan baimen daitezke aparkaleku edo garajeak egitea aldez aurretik BEPB-a idatziz.
c) Bide sarea eta oinezkoen ibilbideak, erabilera eta jabari publikokoak, sestra gainean zein azpian eraikiezinak.
4.- Edonola delarik ere, alorreko Arau Berezi bakoitzak xedatzen duena beharkizuna izango da.


2.1.10. artikulua.-

Garapen fasean (Gf) dauden alorretako erabilera eta eraikuntza baldintzak.
1.- Onartutako hirigintzaren garapenerako baliabideak –planeamendu eta banakidetasuna- indarrean gordeko dira, irabazi asmotako probetxamenduak dituzten lurzatien antolaketari dagokionean. Berebat, indarrean egongo dira jardun unitateko gainontzeko zehaztapenak eta hirigintza proiektuak, betiere Hiri Antolaketako Arau hauetako edukiarekin bateragarriak badira.
2.- Hiri Antolaketako Arau hauek, udalerriaren antolaketa osorako baliabide bezala dagokien hierarkia eta gaitasuna kontuan izanik, ekipamenduko sistema lokalen eta espazio libreen antolaketa alda ditzakete, hala nola aipatu Gf unitateetako mugapenak; hori horrela izanik ere, onartutako onura eta kargen banakidetasuna bere hartan gordeko dute. Horrela erator daitezkeen hirigintza aldaketek, unitate hura oso-osorik gauzatu ez den kasuan, ez dute onartutako banakidetasun kargak gehitu beharrik ekarriko.
2.1.11. artikulua.-

Garatzeko alorretako (Gd) eraikuntza baldintzak.
1.- Finkatzeko alorretan baimendutako eraikinek hartzen duten azalera, hala nola horien garaiera eta probetxamendu aukerak, xehetasunezko erabilera planoetan eta Arau Berezietan xedatutakoaz arautuko dira –Ordenantza Orokorretan xedatzen dena kaltetu gabe-, eta horien artean kontraesanik dagoenean Arau Berezietan xedatutako hobetsiko da.
Probetxamenduak kalkulatzeko, ondoko artikuluan xedatzen dena izango da kontuan, hala nola 2.1.5. eta 6.0.2. artikuluetan ezarritako baldintzak.
2.- Eraikuntzarako baldintza arruntak “Probetxamendua eta eraikigarritasuna”ri buruzko 3.3.2. artikuluan xedatzen denaz arautuko dira, hala nola bolumenen baldintzei buruzko gainontzeko xedapenetan arautzen denaz eta Ordenantza Orokorretako xedapenez.
2.1.12. artikulua.-

Lerrokadura eta bolumen ezarpenak eta aholkuak.
1.- Arau hauek bi eratako lerrokadura eta bolumenak definituko dituzte, lur eremu hiritarrean, finkatzeko alorretako garapen berriko etxebizitzetarako:


  • Ezarritako bolumen eta lerrokadurak.

  • Aholkatutako bolumen eta lerrokadurak.

2.- Ezarritako lerrokadura. Zehaztasun asmoz ezarriko den lerrokadura horrek definituko ditu oin eta garaiera neurri egokiak eta derrigorrezkoak, baina aldi berean onartzen ditu eskala aldaketen ondorioz, hala nola sestra eta eraikuntza multzoaren neurketa aldaketen ondorioz, egin beharreko doikuntza planimetriko txikiak, ez aldaketak ordea. Ez dira onartuko taxukera eta irtenguneak aldatzea edota, aipatu doikuntzan oinarriturik, jarraipideak aldatzea; hortaz, proposatutako forma zehaztasunik zorrotzenaz gorde beharko da.

Ezarritako lerrokaduren doikuntzaren gehienezko tolerantzi lineala %10 izango da, hondoera zein luzeran, markatutako lerrokadurari paraleloan, eta doikuntza horrek inolaz ere ez du probetxamendu aldaketarik ekarriko, salbu orubean ezinbestean egin beharko diren doikuntzen kasuan. Xehetasunezko Azterketaren bidez zehaztuko da Udalaren irizpideez aldaketa beharrezkoa den edo ez.

Aurreko pasartean adierazi den tolerentzia gainditzen duen lerrokadura ezarrian egiten den edozein aldaketek BEPB-aren izapideak egitea ekarriko du, salbu alor bakoitzeko Arau Bereziak Xehetasunezko Azterlana egiteko beta eman, Lurraren Legean aurreikusitako garrantziaz.

Inoiz ere ezin izango da kale batera ematen duen lehendik dagoen fatxadaren lerrokadura finkorik aldatu, eta are gutxiago kale horrek bai lehendik dauden fatxaden bidez bai planeamenduaren bidez jada markatuta duen linea fina.

Ezarritako lerrokadura eskala handiagoan xehatuko da garapen planeamenduetan edo proiektuetan, eta Udalarekin bat Hiri Antolaketako Arau hauetan grafiatutakora doituko da.


3.- Aholkatutako lerrokadura. Lerrokadura mota honek, eraikinaren tipologiaz gainera, eraikinaren taxukera orokorra, gutxi gorabeherakoa eta nahiko litzatekeena adieraziko ditu, hala nola erakina hartuko duen alor edo multzoaren morfologia. Ezaugarri horiek guztiak lehentasunezkoak izango dira, nahiz eta horiek behin betikoz finkatzeko Xehetasunezko Azterketa bat beharko den.

Lur eremu hiritarreko jardun unitateak, lerrokadura ereduz antolatuko direnak, zehaztasunik handienaz doituko dira Arau Berezietako gehienezko eraikigarritasun eta probetxamenduetara, eta jada ez dira onartuko 2.1.5. eta 6.0.2 artikuluetan aipatzen diren egokipen fisikorako tolerantziak.



HIRUGARREN ATALA


PLANEAMENDU ETA KUDEAKETA ERREGIMENA LUR EREMU HIRITARREAN
2.1.13. artikulua.-

Planeamendu eta kudeaketa erregimena lur eremu hiritarrean.
Lur eremu hiritarreko eskuhartzea idazpuru honetan datozen planeamendu eta jarduera erregimenetara makurtuko da oro har.

Alor eta jardun unitateetako eskuhartzea, gainera, kapitulu honetako artikuluetan eta Arau Berezietan xedatutakoaz arautuko da.


2.1.14. artikulua.-

Planeamendua eta kudeaketa finkatutako alorretan.
1.- Finkatutako alorretan Plan Bereziak eta Xehetasunezko Azterketak egin ahal izango dira, 2.1.8. artikuluan xedatutako doikuntzak egiteko; horrezaz gain, premia bereziko kasuetan, antolaketan edo bere Arauetan edo Ordenantzetan aldaketak sartzeko, Hiri Antolaketako Arauen dokumentuan aldaketa puntualak eginez edo, jarduera isolatuen kasuan, sistema orokorrak eta lokalak lortzeko desjabetzapenaren bidez eskuhartu ahal izango da.

Gainera, hirigintza obra arruntetarako proiektuak gauzatu ahal izango dira eta, kasua balitz, horretarako zerga bereziak ezarriko.


2.- Alor finkatuetan, eta antolaketa puntualetarako –adibidez, batasun katastraleko orubeetan dauden eraikinetan, altxaduretan eta jarduera unitateen bidezko banakidetasun espedientea izapidatu behar ez duten bestelako erregularizaketetan-, zuzeneko gauzatzearen bidez jardungo da; horretarako, egoki den lizentzia aurkeztuko da Arau Bereziek zehaztuko duten epearen barruan, edota holakorik ez balego, hirigintza probetxamenduaren eskubidea eskuratu denetik bi urteko epearen barruan.

Udalak, 2.1.1.-2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eraikuntza proiektua aurkeztu aurretik Xehetasunezko Azterketa bat egitea eska daiteke, zirkunstantziek hala eskatzen badute.


2.1.15. artikulua.-

Garatzeko alorretako planeamendua eta hirigintza.
1.- Motak.
Honako eskuhartze motak eman daitezke:
- BEPB edo Plan Bereziak (PB), edozein delarik hirigintza legerian aurreikusitako modalitatea.

PB-ak etxadi barruetako lerrokadura ezarriak eta antolaketa aldatzeko xedez ere garatuko dira.


- Xehetasunezko Azterlanek (XA), eraikinetako sestra, lerrokadura eta garaierak doitzeaz gain, kasua balitz, hirigintza proiektuetan garatu beharreko elementurik adierazgarrienak zehaztuko dituzte.

Era berean, Xehetasunezko Azterlanak idatzi beharko dira, 2.1.12. artikuluan aipatzen diren ezarritako lerrokaduren linea finak doitzeko, Udalak komenigarritzat jotzen duenean.

Pasarte honetan azaldutako helburuak gainditzen dituzten aldaketek, edonolakoa delarik ere, BEPB edo PB bat aurkeztu beharko dute, eta inolaz ere ezin izango dira probetxamenduak gehitu.
- Hirigintza proiektuak, gutxienez jardun unitatearen eremua hartuko dutenak, salbu Arau Berezietan kontrakoa xedatzen denean.
- Hirigintza obra arruntetarako proiektuak, Udalak eskatuko ditu egokitzat jotzen dituenean.

2.- Epeak.

Plan Bereziek eta Xehetasunezko Azterlanek garatuko dituzte Hiri Antolaketako Arau hauetako zehaztapenak eta haiek hirigintza legerian beraientzat agindutako dokumentuak izango dituzte barnean; berebat, gauzatzeko, hirigintzarako eta eraikuntzarako epeak emango dituzte.
Lur eremu hiritarreko planeamendu espedienteak Udalari aurkeztu behar zaizkio alor edo jardun unitateko Arau Berezietan zehazten diren epeetan eta Hiri Antolaketako Arau hauetako 1.4.12. artikulutik 1.4.16. artikulura bitarte xedatzen dena betez.
2.1.16. artikulua.-

Jardun eremu eta sistemak.
1.- Lur eremu hiritarreko jardueraren eraginetarako, honako jardun eremuak ezarri dira:
- Alorrak edo Alderdiak (A).
1.1.1.-5 artikuluan definitu direnak; horiek planeamenduaren derrigorrezko eremuak dira, salbu Arau

Bereziek jardun unitateetara mugatu.


- Jardun unitateak (JU).
Proposatutako antolaketa gauzatzean karga eta onurak banatzeko eremu aproposak.
- Sistema orokorrak (SO).

- Lurzati eraikigarria.


1.1.1.-8 artikuluetan definitu eta 2.1.17 artikuluan arautu da. Zuzeneko jardueraren bidez gauzatuko da.
2.- Arau Berezietan arautzen dira xehetasun osoz jarduera sistemak, eta lur eremu hiritarreko hirigintza jarduera derrigorrez garatuko da proposaturiko sistemaren baten bidez.

2.1.17. artikulua.-

Lurzati eraikigarria. Jardueraren definizioa eta baldintza orokorrak.
1.- Lurzati eraikigarriaren kontzeptu hau erabilera xehatuko lurzatietarako edo “jardun unitate” baten garapen osoaren “ondoriozko orube”etarako baino ez da erabiliko, eta betiere bertako jabeek legeak agintzen dituen banakidetasun, emakida eta hirigintza betebehar guztiak bete badituzte. Lurzati eraikigarritzat joko dira era berean, banakidetasunera lotu gabe daudelarik, zuzeneko jarduraren bidez edo eraikitzeko lizentziaren izapideak eginez eraiki daitezkeen orubeak.
2.- Emakida betekizunak betetakotzat jotzeko, aldez aurretik emakida Jabetza Erregistroan inskribitu behar da.
3.- Hirigintza betekizunak betetakotzat joko dira Udalak hiriztaturiko eremuari harrera egin eta gero.
4.- Lurzati eraikigarriaren izaera lortzeak, ezarritako antolaketaren arabera eraikitzeko eskubidea damaie lurzatiaren jabeei, aldez aurretik egoki diren lizentziak eskuraturik, eta betiere aurkeztutako proiektua ezarritako hirigintza antolaketarekin bat badator.

2.1.18. artikulua.-

Lur eremu hiritarreko derrigorrezko probetxamendu emakidak.
1.- Aretxabaletako udal barrutiko lur eremu hiritarrean, lurren jabeek Udalari emango diote jardun unitatean dagokien batez besteko probetxamenduaren % 10, horretarako legeak ezarrita dituen betekizunak betez.
2.- Aipatu lur eremu hiritarreko lursailak ez daudenean jardun unitate bakar batean eta hala ere lurzati eraikigarritzat jotzeko egokieran badaude, titularrak Udalari eman beharreko probetxamendua, lurzatian planeamenduak baimendutako batez besteko probetxamenduaren % 10ekoa izango da.
3.- Aipatu derrigorrezko emakidak Hiri Antolaketako Arau hauetan eta bere menpeko planeamenduan ezarritako emakida, banakidetasun eta hirigintza epe eta baldintzak betebeharra kaltetu gabe gauzatuko dira, eta betiere indarrean dagoen hirigintza legerian xedatutakoarekin bat.

2.1.19. artikulua.-

Ekimen pribatuko jarduera sistemak. Akodioak.
Jabeei dagokien itunak askatasunez hartzeko eskubidea, hau da, beraiek nahi dituzten akordioak edo lurzatiketa erabakiak hartzekoa, bermaturik dago jabeek, indarrean dagoen legeriarekin bat, aurkez ditzaketen lurzatiketa proposamenak espreski onartzean.
2.1.20. artikulua.-

Ekimen pribatuko jarduera subsidiarioen sistemak.
Udal Administrazioak Hiri Antolaketako Arau hauetan ezarri diren jarduera sistemez bestalako batzuk aurkez ditzake, partikularrek Arau Berezietan horretarako ezarri diren epeak betetzen ez badituzte.
2.1.21. artikulua.-

Birluzatiketak eta konpentsaketa.
1.- Onura eta kargen banaketa, Udalari lurrak doan ematea eta hirigintza gastuak ordaintzea, ondoren zehaztuko diren moduetan gauzatu ahal izango dituzte jardun unitate bakoitzean biruluzatiketaz ukitutako jabeek:
a) Borondatezko birlurzatiketa, jardun unitateari dagokion lur eremu hiritarreko alor bakoitzeko batez besteko probetxamenduan oinarriturik egingo da, eta zati horietako bakoitzean ezarritako hirigintza kuotak ordaintzea, Hirigintzaren Kudeaketa Araudiko 115. artikuluan xedatutakoarekin bat egingo da.
b) Konpentsaketa, indarrean dagoen legerian ezarritako prozeduretara loturik eta legeri horretan aurreikusitako formalitateak betez, konpentsaketa proiektu batean oinarriturik gauzatuko da.
c) Derrigorrezko birlurzatiketa edo kooperazioa, indarrean dagoen ordenamenduan aurreikusita dauden arauen bidez burutuko da.
2.- Arau Bereziek zehaztu ez dutenean, lur eremu hiritarreko unitateak gauzatzeko ezarri den jarduera sistema Kooperazio sistema da. Kasu horretan, Udalak, alderdi interesatuaren ofizio edo instantzia bidezko eskariz, aipatu jardun unitateen derrigorrezko birlurzatiketari ekin ahal izango dio.
3.- Birlurzatiketa alderdi interesatuak sustatu badu, sustatzaileak, egoki den proiektuarekin batera, Hirigintzaren Kudeaketa Araudiko 113. artikuluak aipatzen duen dokumentuaren zirriborroa aurkeztu behar du.
2.1.22. artikulua.-

Prozedura bereziak. Bide eta espazio libreetarako lursailen emakida.
1.- Planeamenduak bestelakorik agintzen ez badu, eraiki nahi den lursaileko zati bat ibilgailuen bidea egiteko utzi beharko da Udalari doan emateko; zati hori eraikinaren fatxadara ematen duena izango da.
2.- Lursailaren alboak fatxadak badituzte eta horiek doan eman beharreko espazio librearekin mugakide badira, ukitutako lursailean –doan ematekoan- nahitaez lurzerrenda bat sartu beharko da; honako neurriak izango ditu lur zerrenda horrek: eraikinaren fatxadaren luzera eta sei metro (6,- m) zabalera.
3.- Eraikina jaso nahi den lursailean inolako fatxadarik ez badago hiriztaturiko kalera ematen, lizentzia emateko orduan honako beharkizuna eska daiteke: eraikinaren aurrealde osoa hartuko lukeen arestian aipatutako bidea erabat hiriztatzea eta hori eraikinetik gertuen dagoen kale hiriztatura arte luzatzea. Hiriztatze lan horiek etxe eragilearen kontura izango dira, nahiz eta obra horiek lizentzia eskatzaileak hirigintza kuotengatik ordaindu behar duena baino gehiago izan.
2.1.23. artikulua.-

Hirigintza obra eta proiektuak gauzatzea jardun unitatean (JU).
1.- Jardun unitatearen barruan hirigintza obrak egiteko, beharrezkoa izango da, era berean, aldez aurretik konpentsazio edo birlurzatikatze proiektua eta hirigintza proiektua onetsita egotea, araudi honetan holakorik eskatzen bada.
2.- Hirigintza proiektua derrigorrez bete beharko da, alorreko edo dagokion unitateko Arau Berezietan holakorik aurreikusi bada.
3.- Proposatutako jarduera sistemak hirigintza proiektua beste hirigintza zehaztapen batzuez ordezka dezake, eta zehaztapen horiek zuzenean gauzatzeko izango dira jarduera pribatuetara loturik.
2.1.24. artikulua.-

Kooperazioa. Kostuak eta hirigintza kuotak.
1.- Kooperazio sistemaren bidez gauzatu behar diren jardun unitate bakoitzeko birlurzatiketa proiektuak zehaztuko ditu hirigintza kostuetan jabeen partaidetza zenbatekoa izango den, eta hori jabe bakoitzaren lursailaren azaleraren proportzioan zehaztuko da.
Kuoten bidez hirigintza aldez aurretik ordaintzea eska dezake Udalak, baina horrela eskatutakoak ezin izango du gainditu datorren seihilekoan egin asmotan diren inbertsioen guztirakoa.
Aurretiazko ekarpen horiek behin-behineko jitea izango dute eta betiere behin betiko likidaziotik ateratzen denera lotuta egongo dira.
2.- Ondorioztatzen diren hirigintza kuotak ordaintzea, derrigorrezkoa izango da orube bakoitzeko jabearentzat; alabaina, ordainketa hori gauzatu gabe balego, eraikina jasotzeko premiazkoa den obra lizentzia eskatu duenak beregain hartu eta ordaindu beharko du ordaindu gabe dagoen zenbatekoa.
2.1.25. artikulua.-

Kooperazioa. Partikularren esku egin beharreko hirigintza obrak.
1.- Hirigintza kuoten ordainketa Udalari doan emateko diren lursailen hirigintza obrak egiteaz ordezkatu ahal izango da oso-osorik edo zati batean.

Aipatu obra horiek egiteko, derrigorrezkoa da hirigintza obren proiektu bat egitea, eta proiektu hori Udalak emango dituen zehaztapenetara loturik idatziko da. Udalak, bere ahalmenez, onetsi edo gaitzetsi ditzake obra horiek egitea, eta onesten badu, berak ezarri ahal izango ditu obran erabiliko diren kalitate, material eta gainontzeko ezaugarriak.

Udalari ezin izango zaio inolako ordainketarik eskatu, partikularrek egindako hirigintza obren kostua beraiei dagokien hirigintza kuota baino handiago izan denaren aitzakipean. Obra horien gastu handiagoa jabeek onartu beharko dute.
2.- Udalak behin betikoz onartuta balu hirigintza proiektua, partikularrak berari dagokion zatia edo Udalak zehaztuko duena gauzatu beharko du.

Hirigintza obrak lizentziaren titularrak egiteak, hirigintza kuoten zenbatekoak finkatzeko derrigortasuna sortuko du.

Obra horiek udal teknikarien edo Udalak izendatuko dituen teknikarien zuzendaritzapean egingo dira; eta horiek arduratuko dira obra ziurtapenak eta likidazioak ezarritako fidantzarekin kitatzeaz.
3.- Obren likidazioaz formalizatuko du obra zuzendariak lanen behin-behineko harrera, eta hori titularrak eta berak egingo duten aktan jasoko da.

Obra horiek sei hileko bermera lotuta egon direnez, ez zaie behin betiko harrerarik egingo harik eta aipatu epearen barruan ager daitezkeen akatsak jabearen kontura eta udal teknikariaren ikuskapenean konpondu arte.


4.- Bermerako epea amaitu ondoren, obra zuzendariak txosten bat egingo du eta horretan adieraziko, baleude, zuzendu behar diren akatsak. Eta holakorik antzemango balitz, Udalak lizentziaren titularrari agertu diren akatsen berri emango dio eta hamabost eguneko epea emango, titular horrek akatsak zuzen ditzan.
Erantzunik ez emateaz, ukatzeaz edota jakinarazpena jaso eta zazpi eguneko epean lanak ez hasteaz, Udalak aukera izango du obra zuzendariaren eskutik obrei ekiteko eta horien kostua lizentziaren titularrak utzitako bermera egozteko.

Akatsak eta kalteak konpondu ondoren, behin betiko likidazioa egingo da, eta hori Udalak onetsi ondoren lizentziaren titularrari jakinarazio zaio.


2.1.26. artikulua.-

Sistema orokorrak (SO) gauzatzeko baldintzak.
1.- Hirigintza jarduera oro har desjabetzapen sistemaren bidez garatuko da; hala ere horrek ez du kaltetuko, 6/1998 Legeko 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, jardun unitatean sartutako sistemak derrigorrez eta doan eman beharrekoaren kudeaketa. Hirigintza jarduera, era berean, jardun eremu bakoitzeko Arau Berezietan berariaz aurreikusitako prozeduren bidez ere garatu ahal izango da.
2.- Herri Administrazioaren titularitateko proiektuetan, nahikoa izango da dagokion proiektua Udalak onestea, lizentzia ere baduela ulertzeko.

Titularitate pribatuko ekimenetarako premiazkoa izango da udalari lizentzia eskatzeko eta lortzeko behar diren izapideak egitea.


BIGARREN KAPITULUA
LUR EREMU HIRITARGARRIKO HIRIGINTZA ERREGIMENA

LEHEN ATALA


LUR EREMU HIRITARGARRIKO ERABILERA ERREGIMENA
2.2.1. artikulua.-

Erabilera nagusiak.
1.- Sektore bakoitzerako erabilera nagusi edo ezaugarri bat ezarri da –erabilera hori “Erabilera orokorrak” izeneko planoan grafiatuko da-, betiere kalifikazio orokorreko erregimenari loturik.

Erabilera nagusiaz gainera, erabilera horren aldagaiak, baimenduak eta derrigorrezko lur erreserbak bereiziko dira; horiek guztiak Arau Berezietan xehatuko dira eta xehetasunezko kalifikazio erregimenera lotuko dira.


2.- Erabilera nagusitzat jotzen dira:
- Alderdi Zaharreko etxebizitza sektore edo zonetarako, mistoak eta irekiak: etxebizitza kolektiboa, I-a erabilera, C kategoria.
- Dentsitate baxujo etxebizitza sektore edo zonetarako: familia bakarreko etxebizitza, I-a erabilera, (A kategoria).
- Industria sektore edo zonetarako: industria, II-a erabilera, 2. kategoria, ertaina eta txikia.
- Hirugarren sektoreko zonetarako: merkataritza, III-b erabilera, 2. kategoria.
- Ekipamendu publikorako sektore edo zonetarako: herriaren zerbitzurako dauden irabazi asmorik gabekoak edo jarduera transformatzaileak, jite publikokoak zein pribatukoak.
2.2.2. artikulua.-

Erabilera baimenduak eta erabileren bateragarritasuna.
Lur eremu hiritargarriko sektoreetan, sektoreen antolaketa garatzeko eta arautzeko xedez, I. idazpuruko Kalifikazio Erregimena aplikatuko da, hau da, III. idazpuruko Ordenantza Orokorrek zehazten dutena. Erregimen horren bidez egingo da erabilera nagusiarekin eta baimenduekin bateragarriak diren erabileren zerrenda.
2.2.3. artikulua.-

Derrigorrezko erreserbak.
1.- Lurraren Legeak eta Planeamendu Erregelamenduak ezarriko dituzte derrigorrezko erreserbak, eta horiek Planeamendu Erregelamendura gehituko dira eranskin gisa.

Sektoreko erreserba kalkulatzeko, ez da kontuan hartuko aipatu sistema orokorrek hartuko duten azalera; erreserba hori kalkulatzeko, sistema orokorrekoak ez diren eraikigarritasun eta azalerak izango dira bakarrik kontuan.


2.- Derrigorrezkoak izango dira, erabileran bai azaleran, planoetan elementu aldaezin bezala agertzen diren ekipamendu eta bideetarako emango diren lurzoru erreserbak eta gainera Arau Berezietan jite horrekin agertzen direnak. Aipatu erreserba horiek Planeamendu Erregelamenduko araudiaren betearazpenez egin behar den konputoa kaltetu gabe egingo dira; hala ere, ezin izango da erreserba kopurua murriztu, erregelamendu horretan oinarriturik.
3.- Bide sistemen kokapenak, eredugarri bezala grafiatu direnak, plan partzialetan (PP) jasoko dira derrigorrez, salbu behar bezala justifikatzen denean; edonola delarik ere, Udalak berariaz onartu beharko du kokapen horiek plan partzialetan ez jasotzea.

BIGARREN ATALA

LUR EREMU HIRITARGARRIKO ERAIKUNTZA ERREGIMENA



2.2.4. artikulua.-

Eraikitzeko baldintza arruntak.
1.- Lur eremu hiritargarria Kudeaketa Erregelamenduko 42. artikuluan aurreikusten den eraikuntza erregimenera lotuko da.

Hala ere, egoki diren Plan Partzialak onetsi arte, bere erabilerako erregimen orokorra landatar lur eremu arruntarekin parekidetuko da, Nc-22 zona (Nekazaritza eta abeltzaintza zona eta landazabal arrunta).


2.- Eremu horietako eraikuntzan Ordenantza Orokorrak ezarriko dira, hala nola sektore bakoitzerako Arau Bereziek xedatzen dutena.
2.2.5. artikulua.-

Gehienezko altuerak.
1.- Arau Bereziek ez dute baimenik emango eraikinek artikulu honetan ezarritako altuerak gainditzeko, 3. atalean xedatzen diren kasuetan izan ezik.
2.- Etxebizitza sektore edo zonetarako gehiengo altuerak.
- Etxebizitza zona irekian: BO + 4O + R (edo 16 m + 3 m).

- Garapen baxuko etxebizitza zonan: BO + 2O (edo 10 m).

- Industria zonan: BO + 1O (edo 11 m).

- Ekipamendu publikoko eraikinetan: erabilera orokorreko zonako eraikinen altuera berdina.


3.- Altuera bereziak.
Udalak onartu ahal izango du, behar bezala arrazoiturik, izaera bereziz eta hirigintzaren diseinu malgu eta irekiak lortzearren, elementu berezi eta “eraikin-dorre”ak; hala ere elementu berezi horiek ezin izango dira zabaldu eta betiere aparteko kasutzat joko dira; sektore bakoitzean bi “dorre” baino ezin izango dira eraiki.

Esandakoaren eraginetarako, erakin-dorretzat joko da, oin-planta zentratu edo antzekoa duena, hau da, oin-plantak duen neurri handienaren eta txikienaren arteko erlazioak 2/1 gainditzen ez badu eta zonako gainontzeko eraikinen altuerari dagokionean era nabarmenean bereizten bada; mota horietako eraikinen profilak inolaz ere ez du gaindituko behe-oina gehi zazpi oin (BO+7).


4.- Altueren mugak.
Sestren artean egin daitezkeen doiketa topografiko, altuera partzial edo bestelako edozein arazo dela tarteko, ezin izango da inolaz ere oin, etxebizitza eta azalera edo bolumenaren probetxamendu kopururik gehitu, ez eta edozein erabileratarako izan da ere. Hiriztaturiko sestraren edozein puntutik neurtutako bi parametro hauek: gehienezko oin kopurua eta gehienezko altuera metrotan, derrigorrezkoak dira aldi batean eta ezinbestez, salbu artikulu honetako 3. pasartean jaso diren tolerentzia bereziko eraikinetan.
HIRUGARREN ATALA

PLANEAMENDU ERREGIMENA ETA KUDEAKETA LUR EREMU HIRITARGARRIAN



2.2.6 artikulua.-

Lur eremu hiritargarriaren planeamendua.
1.- Edukia.
Honako planeamendu motak eman daitezke:
- Antolaketarako Plan Partzialak, hirigintza legeriarekin bat.
- Plan Bereziak, sistema orokorrak zuzenean gauzatzeko dira, horiek gauzatzea plan berezietan sartzen ez denean; Planeamendu Erregelamenduko (PE) 76.2 artikuluarekin bat eratzen dira.
- Xehetasunezko Azterlanak, Plan Partzialetako erabakiak zehazteko premiazkoak direnean; Planeamendu Erregelamenduko (PE) 91. eta 65. artikuluetan xedatutakoarekin bat eratzen dira.
Lur eremu hiritargarriaren garapen planek, oro har, hirigintza legerian agintzen diren erabaki eta dokumentuak jasoko dituzte, hala nola hirigintza eta eraikuntza obrak egiteko epeak eta batez ere Hiri Antolaketako Arau hauek berdegune eta oinarrizko bideen kokapenari eta neurriei buruz ematen dituzten zehaztapen guztiak, PE-an ezarritakoa kaltetu gabe.
2.- Epeak.
Plan Partzialek, Bereziek eta Xehetasunezko Azterlanek Hiri Antolaketako Arau hauetako erabakiak garatuko dituzte eta hirigintza legerian beraientzat agintzen diren dokumentuz osatuko dira; berebat, gauzatzeko, hiriztatzeko eta eraikitzeko epeak emango dituzte.

Lur eremu hiritargarriko planeamendu espedienteak Udalari aurkeztu behar zaizkio alor edo sektoreetako Arau Berezietan ezarritako epeetan, eta arau horiek eperik ematen ez dutenean, Hiri Antolaketako Arau hauetako 1.4.14. puntuan xedatzen dena beteko da.


2.2.7. artikulua.-

Antolaketaren garapena eta sektoreetako jarduera lur eremu hiritargarrian.
1.- Lur eremu hiritargarriko jardueren kudeaketa, poligono edo jardun unitateak mugatuz eta horietako bakoitzari sistema bat esleituz egingo da.

Jardun unitatearen (JU) mugaketa garapeneko planeamenduan egingo ahal izango da, eta horretan holakorik egitea aurreikusi ez bada, Udalak erabaki dezake JU-a gauzatzea, betiere Legearekin bat.


2.- Lur eremu hiritargarriko jardun unitateetako jardun sistemak, Legean aurreikusten direnak izango dira.
2.2.8.- artikulua.-

Lur eremu hiritargarriko probetxamenduak.
1.- Sektoreei dagozkien Arau Bereziek zehazten dituzte horien probetxamenduak, eta horiek guztizko eraikigarritasunean edo azalera orokor edo gordin mugatuari –atxikitako sistema orokorrak barne- buruzko indizeetan adierazten dira. Etxebizitzen dentsitate gordina ez da izango 75 etxebizitza hektareako baino gehiagokoa.
2.- Idatziko den Plan Partzialak zehaztuko du erabileren kalifikazio eta tipologia konkretuei dagokien antolaketa xehetua, eta berak finkatuko ditu sektoreari dagokion eraikigarritasunak. Hartara, probetxamendu partzialen batura bat etorriko da zonari esleitu zaion probetxamenduarekin.
3.- Erabilera desberdin guztiei lotutako probetxamendua kalkulatzeko, Plan Partzialak finkatuko ditu homogeneizazio koefizienteak; horrela, erabilera bakoitzaren eraikigarritasuna zonan nagusia denarekin eta sektorean ezaugarria edo nagusia denarekin erlazionaturik adierazi ahal izango da.
2.2.9. artikulua.-

Lur eremu hiritargarriko probetxamenduen derrigorrezko emakidak.
1.- Aretxabaletako udal barrutiko lur eremu hiritargarrian, lursailen jabeek Udalari emango diote jardun poligonoan dagokien batez besteko probetxamenduaren %10, legez ezarrita dauden beharkizunetara loturik.
2.- Aipatu derrigorrezko emakidak, Hiri Antolaketako Arau hauek eta bere menpeko planeamenduak zehazten dituzten emakida, banakidetasun eta hirigintza epe eta baldintzak kaltetu gabe gauzatuko dira, eta betiere indarrean dagoen hirigintza legeriak xedatzen duena betez.
2.2.10. artikulua.-

Lur eremu hiritargarriko haztapen koefizienteak.
1.- Banaketa eremu bereko jabeen artean karga eta onurak banakidetasunaz banatuko direla bermatzeko, homogeneizaio koefizienteak eta haztapen erlatibozkoak, ondoko zerrendan esleitutako baloreen artean ezarritako erlazioaren bidez kalkulatuko dira, irizpide arrazoituagoren bat dagoenean izan ezik.


Etxebizitza irekiak




1

Garapen baxuko etxebizitzak




1,25

Babes ofizialeko etxebizitzak (VPO)




0,7

Merkataritzakoak




1,1

Merkataritzakoak, azalera handiak




1,4

Industriak




0,6

Hornidura pribatukoak




0,6

Libre pribatuak




0,2

Ezaugarri bereziak dituztelako, zona libre pribatuetako probetxamendua kalkulatzeko, dagokion koefizientea zonaren azaleraz biderkatuko da.


2.- Plan Partzialak arestian aipatutako zerrendan sartu ez den erabileraren bat gehituko balu, horren balioa Administrazioak ezarriko du irizpide arrazoituetan oinarriturik.
3.- Zirkunstantziaren bategatik edo denboraren ondoriz aldaketa nabarmenak sartuko balira erabileren balorazio erlatiboan, Udalak haztapen koefizienteak aldatu ahal izango ditu arrazoietan oinarriturik, Hiri Antolaketako Arauak aldatu beharrik gabe.
4.- Dagokion koefizientearen ondorioz planteatzen den eraikigarritasunaren biderkadura, lurzatia herri jabari eta erabilerakotzat hartuta aterako litzatekeena baino txikiagoa bada, azken balore hori hartuko beharko litzateke probetxamendutzat.

HIRUGARREN KAPITULUA
LUR EREMU HIRITARREZINEAN EZARRIKO DEN HIRIGINTZA ERREGIMENA

2.3.1. artikulua.-

Hirigintza erregimenaren formulazioa.
Kapitulu honetan dator lur eremu hiritarrezinean ezarriko den hirigintza erregimen orokorra.
Erregulazio berezia eta edozein motatako lur eremuetan ezargarriak diren erabilera eta eraikuntzako arauak Hiri Antolaketako Arau hauetako IV. idazpuruan zehaztuko dira, III. idazpuruan -Ordenantza Orokorrak- xedatutakoa kaltetu gabe.
2.3.2. artikulua.-

Lur eremu hiritarrezineko erabilera eta eraikuntzarako baldintza orokorrak.
1.- Lur eremu hiritarrezinean erabilerak ezartzeko, ondoko planoetan datozen erabakiak izango dira kontuan:
-1. planoa.- Lurraren sailkapena, lur eremu hiritarrezina zehazten du, Udalaren eskumeneko eremuak mugatzen ditu eta babes eremuak ezarri.
-2. planoa.- Egitura Orokor eta Organikoa, eta Erabilera Orokorrak.
Erabileren erregulazioa, hala nola lur eremu hiritarrezinean eraikitzeko eta jarduerak ezartzeko ahalmena, I. idazpuruko Kalifikazio Orokorreko Erregimenean eta lur eremu hiritarrezineko Hirigintza Arauetan oinarriturik gauzatzen da.
2.- Lur eremu hiritarrezinean landatar erabilerak eta herri lanei lotutako erabilerak ezartzeko, beharrezkoa izango da horiek aldez aurretik eta dokumentu ziurtatuz sektoreko legeria ezargarrira egokitzea, salbu nekazaritza ustiapen txikien kasuan.
3.- Lur eremu hiritarrezinean landatarrak ez diren erabilerak ezartzeko, beharrezkoa izango da Udalak eman behar duen lizentzia eskatu aurreko baimena, eta horretarako eskatzaileak Udalari behar diren datu guztiak emango dizkio erabilera eta eraikuntzari buruz eta, kasua balitz, herriaren erabilerako edo interesekoa dela arrazoituko da. Espedientea aztertu ondoren, Udalak Foru Aldundiari igortzea erabakiko du edota Plan Berezi bat egitea eskatuko.

Aldez aurreko baimena lortzeko prozedura bete ondoren, eta emaitza baiezkoa bada, behar den lizentzia eskatu ahal izango da.

Prozedura horretatik salbuetsita dago nekazaritza ustiapenari lotutako landatar etxebizitza egiteko eskaera egiten den kasua, hala nola landatar hiriguneetako lizentziak, horiek prozedura orokorrera lotuko baitira.


2.3.3. artikulua.-

Lur eremu hiritarrezineko planeamendua.
1.- Lur eremu hiritarrezineko alor jakin batzuk garatzeko Hiri Antolaketako Arau hauetan berariaz ezarritako planeamenduaz gainera, derrigorrezkoa izango da Plan Berezia (PB) azpiegitura sistemak eta, kasua balitz, landatar herriguneak garatzeko eta hirigintza legerian aurreikusitako helburuak lortzeko, Desjabetzapen Sistemaren bidez interes orokorreko elementuak garatzen dituzten jarduera zuzenetarako hirigintza legeriak aurreikusten dituen kasuetan izan ezik.
2.- Plan Bereziak erabiliko dira, baita ere, landatar inguruan kokatu beharreko erabilera publikoko edo gizartearen intereseko erabilerak ezartzeko. Berebat, Plan Berezia eska daiteke planeamenduan aurreikusi ez diren bide azpiegiturak, hustubideak, zerbitzu azpiegiturak eta antzeko hirigintza obrak egiteko. Halaber, Plan Bereziak erabiliko dira, ezarri nahi den erabileraren ezaugarri edo entitatea dela eta sistemetan edo lurraldean izango duen eragina dela eta, ingurugiroa edo naturgunea babesteko beharrezkotzat jotzen badira.
Lur eremu hiritarrezinean formulatzen diren Plan Bereziek, kasua balitz, ingurugiroan sortuko diren eraginak neurtzeko eta zuzentzeko azterlanak jasoko dituzte, indarrean dagoen legeriarekin bat.
3.- Hiri Antolaketa Arau hauetan mugatu diren eremuak garatzeko beharrezkoa denean Plan Berezien izapideak egitea, eremu horiek lurraldeko lurzatiketaren egiturara edo egitura fisikora egokituko dira, baldin eta azalera berriaren eta Hiri Antolaketako Arau hauetan mugatu denaren arteko diferentzia azken horren %15 baino txikiagoa bada.
2.3.4. artikulua.-

Lur eremu hiritarrezineko jarduerak.
1.- Lur eremu hiritarrezinean kokatu diren komunikazio eta ekipamendu sistemak, espazio libreak eta zerbitzuen azpiegiturak desjabetzapenaren bidez eskuratuko dira.
2.- Indarrean dagoen legeriaren eta Hiri Antolaketako Arau hauen babesean baimenduko diren eraikuntzak zuzeneko jarduera sistemaren bidez egingo dira; hala ere arau horrek ez ditu kaltetuko baimenetarako ezarrita dauden betekizunak.
2.3.5. artikulua.-

Lur eremu hiritarrezineko lurzatiketak.
1.- Lur eremu hiritarrezinean erabat debekaturik daude hirigintza asmotako lurzatiketak, hurrengo atalean xedatutakoa salbu. Mota honetako lur eremuan hirigintza asmotako lurzatiketatzat jotzen da lursail bat lote bakar batean edo gehiagotan zatitzen denean eta zati horien ezaugarri, neurri, kokapen eta gainontzeko antolaketa orokorrak herrigune bat osatzeko moduko eraikinak jasotzeko egokieran daudela adierazten dutenean.
2.- Gutxieneko lurzatiaren eta lurzati banaezinaren definizioak 4.1.16 eta 4.4.5 artikuluetan daude jasota eta nekazaritza helburuekin egin daitezkeen katastroko aldaketa guztiak hauek esandakoa bete beharko dute, Landa Herriguneen garapen ondorioetarako, EAEko martxoaren 6ko 5/1998 legearekin bat etorriz.
Eremu baten lurzatiketarako aldez aurretik Udalak eman behar duen baimena, ezinbestekoa izango da lur banaketaren eskritura notaritzan formalizatzeko edota Jabego Erregistroan inskribatzeko.







Verilənlər bazası müəlliflik hüququ ilə müdafiə olunur ©atelim.com 2016
rəhbərliyinə müraciət