Ana səhifə

Lesakako lur ez urbanizagarriaren plan bereziaren hasierako onespena


Yüklə 30 Kb.
tarix25.06.2016
ölçüsü30 Kb.
LESAKAKO LUR EZ URBANIZAGARRIAREN PLAN BEREZIAREN HASIERAKO ONESPENA
Lehendabiziko aldiz, Nafarroako iparraldeko Lur Ez Urbanizagarrien lurralde eta paisai antolamendu ikuspegiarekin Lur Ez Urbanizagarrien Plan Berezia egin da. Etorkizunera begira, arlo guztietako informazioa gurutzatuz hazten doan lan tresna izateko helburua du honek (turismoa, kultura, eskolak,...) mendiaren ustiaketa antolatuagoa, jasangarria eta aberatsagoa izateko asmoz.
Lesakako Lur Ez Urbanizagarriak aberastasun handia duen eremua da, natur, gizarte eta kultur balioek osatzen dutena. Lurraldeari nortasun berezia eta lurraldearekiko sentimendu berezia sortarazten duten eraikin elementuak ditu, baserri eta bordak esaterako, Lesakako nortasuna mimoz eta zainduta iraunarazten dutena. Horretaz gain abeltzainek eta baserritarrek mantendutako belardiek eta iratzelaiek Lesakako inguruneari izaera berezia ematen diote, nahiz eta batzuetan garapen naturala dela eta sastrakek edo mendi baxuak hartu dituen. Lesakako paisaiari balio garrantzitsua ematen dioten eta ezaugarri bereizgarriak diren bertako basoak edota giza jardueren aldaketak direla eta, era naturalean garatu diren masa forestalak ere eremu zabal hartzen dute. Lesakari duen nortasun berezia ematen dioten natur, paisai eta arkeologikoak diren monumentuak ere baditu.
Elementu guzti hauen kudeaketa burutzeko asmoz, balore hauek iraunarazi eta sustatzeko asmotan, Nafar Gobernuak 2011an “POT.2”-a (Plan de Ordenación Territorial) onartu zuen, ondorioz hiri lurretik kanpo etxebizitzak eraikitzeko baldintza zorrotuz. Honek, 2011 aurretik eta ondotik ere, hainbat etxebizitzen eraikuntza geldiarazi edo eraikuntza bera hastea geldiarazi du. Hau ikusirik eta “POT.2”-ak eskatu bezala, Lesakako Lur Ez Urbanizagarrien egoera aztertu eta plangintza bat garatu du Udalak, Lur Ez Urbanizagarrien Plan Berezia hain zuzen ere. Gai hau Nafar Gobernuan ardura duen teknikari batekin eta lur ez urbanizagarrietan aditua den Jabier Lekuona arkitektoarekin landu da. Prozesuan zirriborro eta proposamen ezberdinak aztertu dira, baina momentu oro Lesakako Lur Ez Urbanizagarrien Plan Berezia, Nafar Gobernuak onartutako “POT.2”ak zehazten dituen neurrien eta Foru araudian ezarritakoaren menpe egon da.
“POT.2”-aren onespenarekin Lur Ez Urbanizagarrien oinarrizko helburuak aldatu zirela ulertu zen. Hasieratik lur antolamendu eta paisaiaren erabilera eta ustiaketa definitzearen beharra agertuz, “POT.2”-ari egokituz eta bera ere garatuz. Beraz, eta aldi berean bertze Foru araudiekin sortu daitezkeen hutsuneak eta kontraesan guztien behin betiko interpretazioa ezartzeko asmoz Lur Ez Urbanizagarrien Plan Berezia lantzen hasi zen.
Lur Ez Urbanizagarrien Plan Bereziaren helburua Lur Ez Urbanizagarrietan baimendu daitezkeen jarduerak erregulatzen dituen arautegia definitzea da, Foru araudiak ezarritakoaren eta “POT.2” determinazioekin koherentzia mantenduz. Dokumentu hau Plan berezi bat da, baina ez ditu Lesakako Udal Planak ezarritako hiri lur, lur urbanizagarri eta ez urbanizagarrien mugak aldatzen. Beraz, ez da Udal Planaren errebisio lan bat, indarrean dagoen Udal Planean jasotzen diren lur ez urbanizagarriak era zehatzean erregulatzen dituen Udalerrirako antolaketa tresna baizik.
Hortaz, 2014ko ilbeltzaren 7an Jabier Lekuona arkitektoak landutako Lesakako Udaleko Erregistro Orokorrean jaso zen Lesakako Lur Ez Urbanizagarriaren Plan Bereziari, 2014ko ilbeltzaren 31ako osoko bilkuran aho batez hasierako onespena eman zitzaion. Bertan hasierako planaren lehen onespena onartzeaz gain, espedientea jendaurrean hilabete batez jartzea erabaki zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaraturiko iragarkien bidez. Horretaz gain, Nasuvinsa-ren aholkularitza jarraituz, herri-titulartasuneko partzelak plano batean identifikatzea eta segregazioetako erregimena indarrean dagoen legeriari egokitzea erabaki zen ere. Gaia duen garrantzia dela eta, erakusketa publikoaren epea beste hilabete bat luzatu da (apirilaren 28ra arte) eta Lur Ez Urbanizagarrien Plan Bereziaren aurkezpen irekia burutuko da apirilaren 15ean arratsaldeko 20:00etan Lesakako Udaletxeko Batzar gelan.


Verilənlər bazası müəlliflik hüququ ilə müdafiə olunur ©atelim.com 2016
rəhbərliyinə müraciət