Ana səhifə

Idazleekin Solasean


Yüklə 10.12 Kb.
tarix26.06.2016
ölçüsü10.12 Kb.







Idazleekin Solasean



“Ipuin batzuk inposibleak dira eta errepikatu egiten dira. Hiri batzuk sutan daude eta nik denak ikusi nahi ditut. Mundua bukatzen den leku honetan egingo dudan azken egunean idazten dizut, jakin dezazun ezinezko ipuin baten seme-alabak garela, eta ezinezko ipuin bateko anai-arrebak, eta egunen batean ezinezko ipuin batean aurkituko dugula elkar, ezinezko senar-emazte. Gu ez bagara, gurelako beste edonor. Ipuina, maitea, horixe da garrantzitsuena.”

Otsailak 24, 19:00ean -EUSKARABILAren egoitzan


Irati Jimenez idazlearekin Nora ez dakizun horibere azken liburuaz eta beste berba egiteko solasaldia.

Euskarabila Basauriko Euskaldunon Elkartea


Leon kalea, 3 Basauri
[Tfnoa]: 94 440 90 16
http://www.euskarabila.org

Irati Jimenez Uriarte
Irati Jimenez Uriarte (Mundaka, 1977). Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen eta kazetaritzan dihardu. Malkolm X (Txalaparta,2002) haurrentzako biografia, Bat, bi, Manchester (Elkar, 2006) eleberri laburra eta Laranja azalaren negarra (Kutxa fundazioa, 2008) ipuina plazaratu ditu orain baino lehen.
Nora ez dakizun hori
Maitasun ezinezkoak eta kasualitate gertagaitzak topatuko dituzu eleberri honetan, likantropoak eta banpiroak, arima erosten duten aingeruak, ama hil ostean jaiotako haurrak, magoak, bidaiak, ipuinak... Pasioz eta liluraz beteriko liburua, jario hordigarri batez idatzia, amodio debekatuek bezala utzi ezinezko sorginkeriaz lotuko zaituena.
Liburuari buruzko kritikak eta iruzkinak:
Gehiago jakin nahi izanez gero, beti bezala www.armiarma.com aurkituko dituzu liburuari egindako kritika eta iruzkin guztiak. Hona hemen aipu batzuk eta guztietarako lasterbidea:
“ Liburua irakurri dut entzuten ariko banintz bezala, gezurrezko ala egiazko den arduratu gabe, nora doan, nora naraman jakin gabe. Neurri eta tonu egokia erabili ditu Jimenezek, eta egitura tartekatua arrakastaz josi. Lana txukun egiten denean, izan ere, erraz sartzen da irakurlea sarera.

(...) Istorioaren trama korapilatsua aise jarraitzen eta deskorapilatzen da. Jakinmina pizten du, baina misterio-jokorik erabili gabe. Nabarmentzekoa iruditzen zait Jimenezen idazteko trebezia, erregistro narratibo ugarien erabilera, elkarrizketen jario leuna, eta umorea.” Ion Olano

“Idatzizko hizkuntza aberastu, osatu nahi izan du lan honen egileak, ahozko istorioak ekarri dizkigulako irakurri berri ditugun orriotara. Baina ez hori bakarrik, beste kode batzuk ere topatu ditugu bertan bi protagonisten eskutik: Martinen irudiek eta Noraren doinuek ikus-entzunezko hizkera ekarri baitigute letren erresumara. (...)Biak dira umezurtzak, bien familietan daude kontatzeko ipuinak eta hori da hain zuzen aurkituko duguna, bazkaloste edo afalostean familiari edota herrikoei buruzko gure amamen eta aititeen kontuak.” Amaia Alvarez

“ Pertsonaia hauen arteko harremanak —eta jadanik ez dauden beste batzuekin dituztenak— dira liburuaren muina. Familia inposible bat. Amuma Rosaren hitzetan, errealitatearen zentzua aspaldi galdu zuen familia bat. Esan liteke, liburuak familiaren birdefinizioa edo behintzat definizio propioa proposatzen duela. Eta familien elementu klasikoak, beren partaideek gorde ohi dituzten sekretuak alegia, orijinaltasun dosi dezentearekin agertzen zaizkigu. Sekretu hauek irakurlearen jakin-mina pizten dute eta desestaltzean, egiantzekotasunaren mugak gainditzen dituzte. Baina naturaltasun osoz.(...)



Ez nekien ipuinak horren gustuko nituenik. Ipuinez gozatzeko gogoa duzuenoi gomendatzen dizuet, baina baita ipuin zaleak zaretela ez dakizuenoi ere.” Irati Elorrieta


Verilənlər bazası müəlliflik hüququ ilə müdafiə olunur ©atelim.com 2016
rəhbərliyinə müraciət