Ana səhifə

Errusiar gau berezia ospatuko dugu. Patxi Santamaria aktorearen eta Nekane Igarza piano-jolearen eskutik, errusiar iraultzaren bezperako kasino bat bihurtuko da oholtza, garai hartako poesia, musika eta antzerkia lagun harturik


Yüklə 2.09 Mb.
tarix18.07.2016
ölçüsü2.09 Mb.




autoshape 4

SARRERA

Mundu mailako krisi honetan murgildurik, eta hainbat herritan iraultza gertatzen delarik... Boltxebikeen iraultza dakarkigu zuenera....

Garai hartako emaitzen artean sortzaileen lana dugu. Artista, idazle, eta pentsalarien garaia. Errusian aldaketen garaia da, garai sortzailea.



Errusiar gau berezia ospatuko dugu. Patxi Santamaria aktorearen eta Nekane Igarza piano-jolearen eskutik, errusiar iraultzaren bezperako kasino bat bihurtuko da oholtza, garai hartako poesia, musika eta antzerkia lagun harturik.

Produkzio honetan, iraultza aurreko giro artistiko emankorra islatu nahi izan da. Horretarako, garaiko artista handien lanen zatiak uztartu dira (Maiakovski, Tolstoi, Chejov, Moussourgsky…), eta Errusiako herri bateko kasinoan elkartu guztiak, umorea, nahigabea, ilusioa eta pena eragingo dizkigun ikuskizun berezi batean.
“Errusiar gaua”,Zarauzko Euskalduna tabernan aurkeztu genuen “Kafe torero” egitasmoaren barruan, formatu txikiko ikuskizun berria da

PROGRAMA


POEMAK

Maikovski, V. : Vladimir Maiakovski, Tu, Zuei, Zer edo zer Peterburgi buruz, Peterburg ostera (Euskaratzailea, Koldo Izagirre)

Pasternak, B. : Ipuin latza, Nornahik bezala: maitatu dut (Euskaratzailea, Itxaro Borda), Udaberria da...(Euskaratzailea, Otsalar)

Ajmatova, A. : Poemak, sarrera gisa (Euskaratzailea Laura Mintegi), Eskuak gogortzen nituen, palto ilunaren pean..., Azken aldiko kantua (Euskaratzailea Itxaro Borda)
KARTAK

Tolstoi, Gandhi : Karten bidez izaniko harremana (Euskaratzailea, Xabier Etxeberria)

ANTZERKIA

Txejov, A : “ Tabakoak dakarren kalteaz” bakarrizketa komikoa (Euskaratzailea Labayru Ikastegia)

MUSIKA

Balakirev, M : Sonatina (Esquises)- 1.go mugimendua
Balakirev, M : Polka, Allegretto (scherzando)
Scriabin : 2 Nocturnes, op.5, 1. (andante)
Glazunov, A : 3 Miniatures op. 42, 1. Pastorale
Mussorgsky :Meditation.
Ikuskizunak ordu bete inguru irauten du.




Vladimir Maiakovski (1893-1930)

Poesia futurista jorratu ondoren, Iraultzaren alde azaldu zen. Bere antzerkian,baina, erregimen berria kritikatu zuen. Suizidatuta hil zen.










Boris Pasternák (1890-1960)

Judu jatorriko poeta eta nobelagilea. Doctor Zhivago eleberriak egin zuen ospetsu. 1958ko Nobel sariduna.







Anna Ajmátova (1889-1966)

Aristokrazia familiako poeta. Iraultza ostean, senarra fusilatu eta semea Siberiara bidali zioten. Stalinen zentsura gaindituz, Nobel sarirako finalista izan zen 1964an.











Lev Tolstoi (1828-1910)

Gerra eta Bakea eta Ana Karenina eleberriekin ospetsu egin zen idazlea. Azken urtetan, kristau-anarkismoa zabaldu nahi izan zuen bere idatziekin.

Gandhik bere inspiratzaile eta maisutzat zeukan.










Anton Chéjov (1860-1904)

Sendagile, idazle eta antzerkigilea. Ipuin laburren maisu, antzerkian iraultza ekarri zuen pertsonaia “errealen” erabileragatik.


Mili Balakirev





(Errusia, 1837-1910)

Errusiar konpositorea. 18 urte zituela Petersburgera joan zen. Bertan, Mijaíl Glinka ezagutu zuen.1861an, beste lau errusiar musikari abertzaleekin, Bostak taldea sortu zuen. Balakireveei jarraituz, ohiko modu musikalekin hautsi eta folklorearen doinuetan eta errusiar narrazio herrikoietan oinarritu ziren.

Bere lanen artean, Tamara eta Russia poema sinfonikoak, eta Islamey pianorako fantasia, pianorako errepertorioko obra ederrenetakoa, eta zailtasun tekniko handienetakoa.

Piano eta ahotsarentzako obrak ere sortu zituen.


Modest Mussorgski



(Errusia, 1839-1881)

Uno de los compositores nacionalistas rusos más originales e influyentes del siglo XIX.

18 urte zituela Aleksandr Dargomyzhski, errusiar konpositorearen bitartez errusiar konpositore abertzaleen giroan murgildu zen. Músorgski autodidakta bazen ere, Mili Balakirev eta Nikolái Rimsky-Kórsakovekin ikasketak egin zituen. Bere armonia, ausarta eta ez ohikoa, errusiar musika herrikoiaren eskaletan oinarritzen da. Atzerritar musikariengan izan zuen bere eragina. Bere abestiak (XIX. Mendeko ederrenetakoak) eta Borís Godunov Opera (bere lan handiena, Alexandr Pushkin drama baten oinarritua) errusiar hizkuntzaren erritmoak eta sonoritatea jasotzeko desioa islatzen dute..
Alexander Glazunov



(Errusia, 1865-1936)

Errusiar eskola nazionalaren azken musikari garrantzitsua da. Nikolái Rimski-Kórsakovekin batera egin zituen ikasketak. Bere musikan Franz Liszt eta Richard Wagnerren lanen eragina sumatzen da. 1889an, Rimski-Kórsakovekin, Ígor printzea opera osatu zuen. Alexandr Borodínek 1887an hil zen eta bukatu gabe utzi zuen lan hori.

Bere lanen artean; 8 sinfoniak, Stenka Razin eta Kremlina poema sinfonikoak(1892), Raymonda baletak (1898) y Urtaroak (1901), opus 82 biolinarentzako kontzertua (1904), kamara musika eta pianoa eta ahotsarentzako piezak.
Alexander Scriabin



(Errusia, 1872-1915)

Errusiar konpositorea eta piano-jolea. Bere musikan, erritmo eta doinu konplexuak erabiltzen ditu, mistizismo giroa sortuz. 1903tik aurrera bere abestiak konposatzen eta kontzertuetan jotzen hasten da.

Scriabin, teosofíari jarraituz, erlijioaren zerbitzura jarritako arte guztien sintesia, defendatzen zuen. 10 pianorako sonatak , 3. Sinfonía , poema jainkotiaarra (1903) eta estasiaren poema (1908) orkestrarentzako. Scriabin, hiltzerakoan, "Misterioa" izeneko lan bat utzi zuen bukatu gabe, bere ideien azken espresioa bezala sortua.

NEKANE IGARZA AQUIZU (8-6-1981) Donostia


Telefonoa: 605750676 e-mail: nigarza8@yahoo.es



PRESTAKUNTZA
PEDAGOGIAN LIZENTZIATURA. Euskal Herriko Unibertsitatean giza pedagogi ibildetik (1999-2003)

PSIKOMOTRIZITATE ETA HEZKUNTZA” POSGRADOA, Zaragozako unibertsitate eta Aragon psikopedagogi Elkartean (2003/2004)



MUSIKA IRAKASLEA (pianoa), Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan (1989/1999).

ESPERIENTZIA PROFESIONALA


JESUS GURIDI MUSIKA KONTSERBATORIOA. 2010 Iraila – 2011 Ekaina. Gasteiz

Enpresa: Eusko Jaurlaritza

Lan-postua: Piano-errepertorio irakaslea

Oinarri eta profesional graduko irakasleei irakaskuntza


ANDOAINGO MUSIKA ESKOLA. 2008 Otsaila – Apirila. Andoain

Enpresa: Andoaingo Udala

Lan-postua: Piano irakaslea; Musika - hizkuntza irakaslea

Bederatzi urtetatik helduen adin arteko ikasleei piano eskolen irakaskuntza.Musika-hizkuntza tailerrak 3-5 urtetako umeekin


DOINUA MUSIKA ESKOLA. 2008 Otsaila – Apirila. Legazpi

Enpresa: Doinua musika elkartea

Lan-postua: Piano irakaslea; Musika – hizkuntza irakaslea

Piano irakasle lan-postukoak

10-16 urtetako ikasleei musika-hizkuntza ikasgaia
IRUNGO KONTSERBATORIOA. 2008 Otsaila. Irun

Enpresa: Irungo musika udal fundazioa

Lan-postua: “Piano complementario” irakaslea

Profesional graduko ikasleei “piano complementario” irakaskuntza


TOBERA MUSIKA ESKOLA. 2006 Urria – 2007 Ekaina. Zegama, Segura

Enpresa: Tobera musika elkartea

Lan-postua. Piano irakaslea

Piano irakasle lan-postukoak

“Andoaingo Piano Jaialdi”ra ikasleen aurkeztea
Ohorezko Matrikula pianoko 6º mailan (66plana), egiaztatze diplomarekin

II eta III “Ciudad de San Sebastian” lehiaketan parte-hartzea, aipamen diploma eskuratzen

Prestakuntza osagarria. “musikoterapia” ikastaroa. Hezkide Eskola, Donostian, 2009ko urriaren 16-17an (20 ordu)

PATXI SANTAMARIA MURUA (21-12-59) Zarautz

943-133348/656719256 xipa@euskalnet.net

Hizkuntzak: Euskara, espainola, frantsesa (oinarrizkoa)
IKASKETAK:

ANTZERTIKO 1.go Promozioko Diplomatua

Mimo, Klown, Gag, Esgrima, Zuzendaritza eta Gidoigintzaren kurtsoak besteak beste

Dantza eta kantuan aditua.


AKTORE LANAK
ANTZERKIA: Ubu erregea, Antigona, Arlekino..., Troiarrak, Marat-Sade, Nekrassov,

Eklipse, Erreleboa, Jacques eta nagusia, Gilen tellek..., Desioen Pontxea, Eztei gauak,

Udaberriko lore guztiak, Agureok ez genuke..., Laurel eta Hardy zerura..., Paketito, Agur Bohemia, El Discurso de la Plaza..., Ezkutalekua, Tabakoak dakarren kalteaz,

Hughie, Kant, Ahulkiak, Erredakzioa itxita, Auge y caída, Musika eta isilunea, Elgeta.

Ipui Iberiarrak, Antigona, Oteiza, Errusiar agua.
ZINEA: Luzemetraiak: AKELARRE, ANDER ETA YUL, SANTA KRUZ APAIZA, OFFEKO MAITASUNA, BEHIAK, TERRANOVA, IONE IGO ZERURA, CARRETERA Y MANTA, VIAJE DE IDA Y VUELTA, VISIONARIOS, DESVIADOS, KUTXIDAZU BIDEA ISABEL, MISTICAL, ESCALOFRIO, HOY NO SE FIA..., RABIA, IZARREN ARGIAK, ARRIYA(LA PIEDRA), BI ANAI

Laburmetraiak: MAIDER, PETIT CASINO, AMOR LIGHT, TENTAZIOA, REQUIEM, TANGA, AMIGOS, GLENDA, PARA SIEMPRE, EL HEREDERO, SIN QUERER, CLARK ETA BORIS, AMETSAK, AGUA, ESCUCHAME


TELEBISTA: EL MAYORAZGO DE LABRAZ, TXIRULA MIRESGARRIA, BAI HORIXE , BI ETA BAT, HAU DA HAU, BERTAN ZORO, DUPLEX, A ZE PAREA,

JAUN ETA JABE, BENTA BERRI, GURE FAMILIA ETA..., MAITÉ, PIRATAK, DON DON KIKILIKON, ERTZAINAK, SEÑORIO DE LARREA, METROPOLIS,

ESKATU EUSKARAZ, TEILATUPEAN, GOENKALE. BARRIKADAREN BIDEOKLIPA, MI QUERIDO KLINKOWSKI, EROSKI BIDEOA, BALBEMENDI, MARTÍN, QUE VIDA MAS TRISTE, GO!AZEN, VAYA SEMANITA, EUSKOLEGAS
BIKOIZKETA ETA PUBLIZIDADEAN ARITZEN DA ERE.
ZUZENDARI LANAK: “Argirik kendu gabe” Bederen-1. “Agur Bohemia” “Medusaren tranpa”, “Libra bat kobratu nahi dut” Zarauzko Olerti Etxean 1998tik

eginiko antzespenak. Elpm- aurkezpen ekitaldiaren gidoia eta zuzendaritza. Eskatu euskaraz kanpainaren gidoi eta zuzendaritza. “Lizardi show”. “Bakartxo” bakarrizketa; “Ahulkiak”; “Erredakzioa itxita” Bederen-1. Balearena-06 (Orion), Elgetari omenaldia E. Herriko Trikitilarien Elkarteak antolatutako. Oteiza. Errusiar Gaua.


Antzerkia ikastaroak ematen ditu.


Donostia Kultura

Komunikazioa • Comunicación

Erregina Erregentea / Reina Regente, 8 • 20003 Donostia-San Sebastián

tel (0034) 943 481 161 • faxa 943 481 969 • kultura_komunikazioa@donostia.org






Verilənlər bazası müəlliflik hüququ ilə müdafiə olunur ©atelim.com 2016
rəhbərliyinə müraciət